Web gune honek cookieak erabiltzen ditu, propioak eta beste batzurenak. Gure cookien politikari buruz gehiago irakurri dezakezu.

  •   TURISMO IRISGARRITASUNA

150 bat enpresarik parte hartu dute irisgarritasun jardunaldietan

" Eusko Jaurlaritzaren Turismo sailak, Basquetour-en bidez, antolatutako jardunaldien ondoren, teoriko-praktikoak hasiko dira turismo-eragileei zuzenduak

150 enpresari inguruk parte hartzen dihardute Basquetour-en bidez, Turismo, Merkataritza eta Kontsumo sailak antolatutako irisgarritasunari buruzko sensibilizazio jardunaldietan.

Jardunaldiak Donostian, Debabarrenan, Urola Kostan, Bilbon, Gasteizen, Arabako Haranetan, Tolosaldean, Gorbeialdean eta Goierrin ospatu dira. Guztia, 11 jardunaldi laister Arabako Errioxan eta Getxon izango diranarekin batera. Guztiak, tokian tokiko Turismo Lankidetzarako Erakundeekin batera.

Gainera, datorren ostegunean, hilak 24 hasiko dira Debabarrenan, turismo-eragileei zuzendutako irisgarritasun unibertsalari buruzko trebetasun jardunaldi teoriko-praktikoak behar ezberdin dituzten pertsonen arreta- eta interakzio-arauetan. Hauen atzetik etorriko dira beste 10 gehiago Donostian, Urola Kostan, Bilbon, Gasteizen, Arabako Haranetan, Tolosaldean, Gorbeialdean, Goierrin, Arabako Errioxan eta Getxon.

Bi ekintzak, turismo-eragileei zein enpresei zuzendutako formazioak, turismo irisgarriko praktikak bultzatzeko beharrari erantzuten die, 2017-2020 Turismo, Merkataritza eta Kontsumo sailaren Plan Estrategikoan ezartzen den bezala. 2030 Euskal Turismoaren Estrategia eta bere 2017-2020 Zuzendaritza Plana inspiratu dituzten politikak, hain zuzen ere.

Azaroa 2019

AL AR AZ OG OR LR IG
        1 2 3
4 5 6 7 8 9 10
11 12 13 14 15 16 17
18 19 20 21 22 23 24
25 26 27 28 29 30