Web gune honek cookieak erabiltzen ditu, propioak eta beste batzurenak. Gure cookien politikari buruz gehiago irakurri dezakezu.

  •   SUSTAPEN TURISTIKOA

3.000 pertsona baino gehiago hurbildu dira Euskadiko turismo informazio gunera Donostiako Gabonetako Azokan

Bisitariak batez ere barne-merkatutik (% 60) eta hurbileko merkatuetatik (% 20) zetozen, Nafarroatik eta Iparraldetik; baina jaiegunek eta zubiek Estatuko beste autonomia-erkidego batzuetatik (% 15) eta atzerriko merkatuetatik (% 5) ere erakarri zituzten.

Gehien eskatu den informazioa "Grand Tour"-ari buruzkoa izan da (Euskadi hainbat egunetan zeharkatzeko planak), mendi-ibilien ibilbideei, errepideen mapei eta familia-turismoari buruzkoa.

1 / 3

Joan den urtarrilaren 4an bukatu zen Basquetourren presentzia Donostiako Gabonetako Azokan eta hilabete pasatxoan, turismo-informazioko gune bat izan zuen. Bertara 3.000 pertsona baino gehiago hurbildu ziren, eta zubi eta jaiegunetan jende asko bildu zen, egunean ehun bisita baino gehiagorekin.

 

Bisitariak, gehienbat, barne-merkatutik ( % 60) eta, batez ere, Donostiatik eta inguruetatik etorri ziren; % 20 hurbileko merkatuetatik: Nafarroatik eta Iparraldetik; % 15 Estatuko beste toki batzuetatik, batez ere Kataluniatik, Valentziatik, Madrildik, Aragoitik, Gaztelatik, Asturiastik, Andaluziatik eta Galiziatik; eta % 5 atzerriko merkatuetatik, batez ere frantsesak (Paris, Mediterraneoko Kostatik eta Akitaniatik); asko izan ziren baita Latinoamerikako merkatuetatik (Argentina, Mexiko eta Kolonbia), baina baita Europako merkatuetatik heldutakoak ere (Alemania, Erresuma Batua eta Italia).

 

Eskatutako informazioari dagokionez, azpimarragarriena “Grand Tour” produktuaren eskaintzak erakutsi duen interesa izan da (Euskadi zenbait egunetan zeharkatzeko planak). Mendi-ibilien eta zikloturismoen ibilbideei, errepideen mapei eta familia-turismoari buruzko informazioa ere eman da. Gainera, 2024rako sortutako 3.000 egutegi banatu dira, mota honetako merkatuetan asko eskatzen den materiala.

Maiatza 2024

AL AR AZ OG OR LR IG
    1 2 3 4 5
6 7 8 9 10 11 12
13 14 15 16 17 18 19
20 21 22 23 24 25 26
27 28 29 30 31