Web gune honek cookieak erabiltzen ditu, propioak eta beste batzurenak. Gure cookien politikari buruz gehiago irakurri dezakezu.

  •   FAMILIA-TURISMOA

Atzo bildu zen Donostian Euskadiko Familia-Turismoaren I. Mahaia

" Turismo sailak, Basquetour-en bidez, antolatuta turismo-produktu honen klubeko kideak diren erakunde publiko eta pribatuetako ordezkariek parte hartu zuten

1 / 2

Donostiako Aquarium-ek hartu zuen atzo Euskadiko Familia-Turismoaren I. Mahaia 3 urterik behin txandaka aldatuko den turismo-produktu hau landu eta Euskadiko familia-turismoko klubeko bazkideak diren azpisektore eta erakunde bakoitzaren ordezkaritzaren partaidetzarekin.

Mahaiaren helburua egitasmoa modu bateratuan egitura publiko zein pribatuen aldetik, garatzea da eta baita, Euskadiko Familia-Turismoaren Planaren estrategia eta ekintza operatiboak adostea ere.

Lehen mahai honetara deitutako erakundeak hiru foru aldundiak, Urola Erdia, Gorbeiako Kuadrila eta Lea Artibai eskualdeetakoak; Santurtzi eta Zarauzko turismo-bulegoak; NH Hoteles eta Castillo de Portilla landa-etxea turismo-ostatuak; Donostiako Aquarium-a, Gasteizko katedrala, Valdemar upategiak, Itsas Museum eta Alluitz Natura turismo-baliabideak; Ni Neu eta Villa Lucía jatetxeak eta Eroski Bidaiak bidaia-agentzia, Basquetour-ez gain.

Gaur egun, Euskadiko familia-turismoko kluba 164 enpresak osotzen dute ostatu, jatetxe eta turismo-zerbitzuetako enpresen (museoak, gidak, ekintza-enpresak, etabar…) azpisektorekoak.

Lehen bilera honetan, Familia-Turismoko Operazio-planaren barruan dauden 2019an garatutako eta egiteke dauden kudeaketa, komunikazio, sustapen eta merkaturatze ekintzak aztertu ziren. Gainera, turismo-profilari buruzko eskaera eta merkatu datuak mahai-gainean jarri ziren eta 2020ko Operazio-plana planteatu zen partaideek proposatutako ekintza guztietatik egokienekin.

 

Martxoa 2024

AL AR AZ OG OR LR IG
        1 2 3
4 5 6 7 8 9 10
11 12 13 14 15 16 17
18 19 20 21 22 23 24
25 26 27 28 29 30 31