• EKITALDIAK
Atzo FesTVal 2023 aurkeztu zen Gasteizen
Daniel Solana, Basquetourreko zuzendaria izan zen, irailaren 4tik 9ra arte ospatuko den jaialdiaren aurkezpenean.
Atzo aurkeztu zen Gasteizko Telebista Jaialdiaren 15. edizioa, Europa Jauregian, eta bertan, Daniel Solana Basquetourreko zuzendaria izan zen, besteak beste.
Jaialdia irailaren 4tik 9ra bitartean ospatuko da, beraz, aurten, egun bat gehiago izango du, Mediaseten estreinaldien programazioa sartuko baita, hainbat urte kanpoan izan ondoren.
Dena den, jaialdiak bere programazioan ohiko edukiak mantenduko ditu eta berrien artean, Movistar+ katearen “Bosé renacido” dokumentalaren estreinaldia dago. ETBk ere izango du bere tokia “La caza” reality-rekin, Juanma López Iturriagaren gidaritzapean.
Jaialdiaren beste berrikuntza bat da, aurten kalean presentzia handiagoa izango duela.
Jaialdiaren zuzendari Joseba Fiestrasek adierazi zuenez, iaz, 11 milioitik gorako eragina izan zuen hirian eta aurten kopuru hori gainditzea espero da.
Basquetourrek laguntzen du jaialdi honetan, Gasteizen izena eta aldi berean, Euskadirena, sustatzen duelako eta etekin ekonomiko nabarmena sortzen duelako.