Web gune honek cookieak erabiltzen ditu, propioak eta beste batzurenak. Gure cookien politikari buruz gehiago irakurri dezakezu.

  •   GASTRONOMIA ETA ARDOAK

Basquetour-eko zuzendariak "Ardoaraba"ren inaugurazioan parte hartuko du

" Arratsaldean hasita, beste edizio batez, Gasteiz enogastronomiaren hiriburu bihurtuko da asteburu batez.

Gaur arratsaldean, Gasteizen, “Ardoaraba”ren edizio berria hasiko da. Asteburu guztian zehar, kilometro 0ko produktuekin egindako pintxo goxoez gozatzeko ekitaldi enogastronomikoa. Guztia, Arabako Errioxako, txakoli, sagardo eta Euskadiko beste deituradun edariekin.

Ekitaldi enogastronomiko honen inaugurazioa, gaur arratsaldean, besteak beste, Basquetourreko zuzendar Harkaitz Millánek parte hartuko du. Turismoaren Euskal Agentziak, hasieratik laguntze dio Gasteiz On erakundeak antolatutako ekimen honetan, Euskadiko kalitatezko edari eta produktu gastronomikoak sustatzeko eta balioa emateko asmoarekin.

“Txin txin!, Bla bla!, Ñam ñam!” leloarekin, aurten “Ardoaraba”k hiru dastaketa-gune izango ditu hiriburu arabarraren erdigunean eta jateko dastaketak prestatuko dituzten 80 bat ostalaritza-establezimenduetan. Bertan, bisitariek  presarik gabe, Euskadiko enogastronomiarik onenaz gozatzeko aukera izango dute.

Informazio gehiago: www.ardoaraba.com

Martxoa 2024

AL AR AZ OG OR LR IG
        1 2 3
4 5 6 7 8 9 10
11 12 13 14 15 16 17
18 19 20 21 22 23 24
25 26 27 28 29 30 31