Este sitio utiliza cookies, propias y de terceros, para dar un mejor servicio. Puedes leer más sobre nuestra política de cookies.

Basquetour presentaba en abril su plan de acciones para 2021

  • Este año se están acometiendo actuaciones para ayudar al sector y de promoción del destino Euskadi-Basque Country

Apirilean, Turismoaren Euskal Agentziak 2021erako bere ekintza-plana aurkeztu zion Euskadiko turismo-sektoreari. Plan hau Javier Hurtado sailburuak urrian, Eusko Legebiltzarrean aurkeztutako ildo estrategikoetatik abiatuta zehaztu da.

Planaren azken helburua Euskadik, pandemiaren ostean, helmuga ezaguna eta lehiakorra izaten jarraitzea da. Horretarako, labur bilduz, Agentziaren ekintzak biltzen ditu, batez ere, sektoreari arlo ezberdinetatik laguntzeko eta Euskadi-Basque Country helmugaren sustapenerako zuzenduak, turismorako urte zail honetan.

Planaren ildo estrategikoek honakoak hartzen ditu kontuan:

  • Turismo, Merkataritza eta Kontsumo sailatik azpimarratutako bizkarrezur-muina den Gobernantza oneko ekintzak, euskal enpresekin modu estu eta koordinatuan lan egiteko, norabide berean arraun egiteko.
  • Helmuga adimendun bat kudeatzeko premisaren pean, Basquetourrek jarduera turistikoa eta inguruko joerak monitorizatzeko prozesuak garatzen jarraitzen du, eta, hala, informazio erabilgarria eta ezinbestekoa du erabaki estrategikoak eta unean unekoak hartzeko.
  • Aldi berean, Euskadi helmuga seguru, berritzaile, digitalizatu, iirisgarri eta inklusibo bihurtzeko lan egiteko konpromisoa hartzen du, bisitatzen gaituztenek oroitzapen ahaztezina izan dezaten, esperientzia berezi eta aberasgarria errepikatzera animatuko dituena.
  • Marketin- eta merkaturatze-ekintza ugari egingo ditu.
  • Jasangarritasuna eta ingurumenarekiko errespetutik abiatuta eta lurraldean eta ekonomikoki garatuz, pertsonak eta haien ingurune naturalak zentroan jartzeko elkarrekin lantzeko programak.

 

 Plana Basquetourreko webgunean daukazu: https://basquetour.eus/2021eko-basquetour-eko-ekintza-plana.htm

 

Diciembre 2025

LU MA MI JU VI SA DO
1 2 3 4 5 6 7
8 9 10 11 12 13 14
15 16 17 18 19 20 21
22 23 24 25 26 27 28
29 30 31