Web gune honek cookieak erabiltzen ditu, propioak eta beste batzurenak. Gure cookien politikari buruz gehiago irakurri dezakezu.

  •   BIDE BERDEEN JARDUNALDIA

Basquetourrek Bide Berdeen etorkizunari buruzko jardunaldian, Gasteizen laguntzen du

Gaur goizean Olarizuko etxaldean ospatzen ari da “Bide Berdeak etorkizuneko aktibo gisa: ingurumena, kultura, gizartea eta turismoa” jardunaldia, Gasteizko Udalak antolatuta Basquetourren lankidetzarekin.

Bide berdeak tresna bikaina dira gure gizartean aire zabaleko aisialdiaren eta kirolaren kultura berri bat sustatzeko. Azpiegitura horiek naturaren, kulturaren zein paisaiaren aldetik interesgarriak diren espazio eta elementuetara hurbiltzen dituzte herritarrak eta, horrela, haiek hobeto ezagutzera, haiek babestera eta haietaz gozatzera bultzatzen dituzte.

Jardunaldi honetan zenbait ekimen ikusiko dira -New York estatuko bat eta Arabako bat- eta gure ingurunean bide berdeak sustatzeko eta dinamizatzeko dauden aukerak eta erronkak aztertuko dira.

Ingurumen zinegotzi Iñaki Prusillak aurkeztutako jardunaldian parte hartu dute: Sam Gordon New Yorkeko Dewitt hiriko planifikazio zuzendariak, “New York empire state trail” Bide Berdeak ezagutzera emateko, eta Arritokieta Eizaguirre UPV/EHU-ko arkitektura saileko irakasleak erabilerarik gabeko trenbideen potentziala Lurraldea eta esparru lokala birsortzeko gaiari buruz hitzegiteko.

Jardunaldiaren bigarren zatian, parte hartuko dute Amaia Barredo Arabako Foru Aldundiko Ingurumen zuzendariak Arabako Bizikleta Bideen eta Ibilbide Berdeen Zatitako Lurralde Plana azaltzeko eta Iker Urcelay Basquetourreko Outdoor eta ekoturismoko arduradunak Vasco-Navarro trenbidearen Bide Berdea eta Arabako Lautadako Ibilbide Handia suspertzeko eta sustatzeko Planari buruz hitzegiteko.

Apirila 2024

AL AR AZ OG OR LR IG
1 2 3 4 5 6 7
8 9 10 11 12 13 14
15 16 17 18 19 20 21
22 23 24 25 26 27 28
29 30