Web gune honek cookieak erabiltzen ditu, propioak eta beste batzurenak. Gure cookien politikari buruz gehiago irakurri dezakezu.

  •   SELECTAIR BELGIKA

Belgikako bidaia-agentzien kooperatiba garrantzitsu batek Euskadin prospekzio-bidaia egin du

" "Selectair"-eko bi zuzendari asteburuan Bilbora iritsi ziren urrian antolatuko duten kongresurako egoitzak eta jarduerak erabakitzeko helburuarekin

“Selectair”-eko kudeatzaile John Van Wulpenek eta zuzendaritza-batzordeko kide Veerle Van de Loockek asteburuan Bilboko aireportuan lur hartu zuten Euskadin prospekzio-bidaia bat egiteko asmoz aurten ospatuko duten kongresua dela-eta.

“Selectair” bidaia-agentzia independiente belgiarren kooperatiba koordinatzailea da, bertan 100 bulegotik gora dituena, eta kooperatibako enpresetako 150 tik gora bidaia-eragile bilduko dituen kongresua Euskadin, urriaren 4tik 8ra ospatuko da.

Bidaian zehar, zuzendari belgiarrek hiru hiriburuak eta beraien kongresu-azpiegiturak bisitatu dituzte, baita hotelak, upategiak, sagardotegiak eta jatetxeak ere, kongresuaren ospakizunari begira interesgarriak izan daitezkeen egoitzak eta jarduerak zuzen-zuzenean ezagutu ahal izateko.

Apirila 2024

AL AR AZ OG OR LR IG
1 2 3 4 5 6 7
8 9 10 11 12 13 14
15 16 17 18 19 20 21
22 23 24 25 26 27 28
29 30