Web gune honek cookieak erabiltzen ditu, propioak eta beste batzurenak. Gure cookien politikari buruz gehiago irakurri dezakezu.

  •   FAM TRIP

Bidaia-agentzia norvegiarrak Euskadin asteburu honetan

" Ezagutza-bidaia, Osloko OET-ak proposatuta, Eusko Jaurlaritzak Basquetour-en bidez, KLM aire-konpainiak eta 3 euskal hiriburuek antolatu dute.

9 bidaia-agentzi norvegietako ordezkariak, Air France/KLM-ko ordezkari batekin eta Osloko OET-eko beste batekin, gaur Bilbora iritsi dira jomuga ezagutzeko helburuarekin eta, zehatzago, euskal gastronomia eta kultura.

Lau egunetan agentziek euskal hiru hiriburuetako nabarmenena, Arabako Errioxa eta Añanako Gatz Harana ikusiko dituzte eta asteartean, hilak 7, euskal enpresekin jardunaldi profesional batean parte hartuko dute.

Bidaia, Osloko OET-ak proposatuta, Eusko Jaurlaritzaren Turismo sailak, Basquetour-en bidez, antolatu du KLM aire-konpainiarekin eta hiru euskal hiriburuetako Turismo sailekin batera.

Eskandinabiako merkatua Euskadin oso garrantzitsua ez bada ere, bere presentzia nabarmen hazi da. Norvegiak, hain zuzen ere, %97,8 gehitu ditu bere sarrerak euskal hotel eta nekazalturismoetan 2011 eta 2018 bitartean. Iaz, ia 12.000 norvegiar etorri ziren.

Ekaina 2019

AL AR AZ OG OR LR IG
          1 2
3 4 5 6 7 8 9
10 11 12 13 14 15 16
17 18 19 20 21 22 23
24 25 26 27 28 29 30