Web gune honek cookieak erabiltzen ditu, propioak eta beste batzurenak. Gure cookien politikari buruz gehiago irakurri dezakezu.

  •   EDEN SARIAK 2019

Bihar irekiko da 2019ko EDEN Sarietarako hautagaiak aurkezteko epea

" Europar Batzordea bederatzigarren edizio honetarako aukeratutako gaia "Osasun eta Ongizate Turismoa" da, eta hautagaiek benetako turismo esperientziak eskaintzen dituzten eta sozial, kultural eta ingurumen-kudeaketa jasangarria garatzen dituzten helmugak izan beharko dute " Hautagaiak aurkezteko epea bihar, uztailak 16, irekiko da eta parte hartzen duen Estatu-Kide bakoitzak helmuga irabazle bat eta, gehienez ere, lau finalista aukeratuko ditu

Bihar, hilak 16, irekiko da Europar Batzordearen EDEN 2019 Sarietarako (European Destinations of Excellence) hautagaiak aurkezteko epea, bere bederitzagarren edizioan “Osasun eta Ongizate Turismoa” lelopean deituak.

EDEN Proiektuaren helburua Europako helmugen balioari eta aniztasunari buruzko arreta erakartzea da, bai eta sortzen ari diren oporlekuak ezagutzera ematea ere, betiere, toki horietako hazkunde ekonomikoaren helburua turismoaren jasangarritasun soziala, kulturala eta ingurumenekoa errespetatuz bilatu bada.

Parte hartzen duen Estatu-kide bakoitzak helmuga irabazle bat eta, gehienez ere, lau finalista aukeratzen ditu. Horiek guztiak “EDEN helmuga-sarea” delakoaren parte bihurtzen dira, praktika onak trukatzeko aukera ematen baitiena, nazioarteko marketin eta sustapen arloko ekintzen eta helmugen artean. Gaur egun, 350 helmuga osatzen dute sarea, euren artean Goierri, 2015ko Europako Helmuga Bikaina gisa, EDEN Saria lortu zuena, eta Ignaziotar Lurraldea, 2017an.

Edizio honen helburua sortzen ari diren Europako oporleku turistikoen ikusgarritasuna nabarmentzea da, betiere, osasunean eta ongizatean oinarritutako eskaintza turistikoaren inguruko ekimen berritzaileak garatu badituzte. Eta hautagai izango diren helmugek esperientzia turistiko autentikoak eskaini behar dituzte, eta gizarte, kultura eta ingurumen arloko kudeaketa jasangarria garatu behar dute.

Hautaketa-prozesuak bi fase ditu. Lehenengo fasean, jasotako hautagaitza guztietatik, autonomia erkidego bakoitzak oporleku bat aukeratu behar du, eta Turismoko Estatu Idazkaritzan aurkeztuko du. Bigarren fasean, Turismoko Estatu Idazkaritzak irabazle bat eta, gehienez ere, lau finalista aukeratuko ditu.

Hlemuga irabazleak eta finalistek EDEN golardoa jasoko dute 2020ko urtarrilean, Madrilgo “FITUR” azokan. Eta urte horretako lehen hiruhilabetean, helmuga irabazleak Europar Batzordeak antolatutako Sarien banaketa Galan, Bruselan, parte hartuko du.

Deialdiaren oinarriak: http://www.basquetour.eus/documentos/documentos/2019-Bases-Convocatoria-EDEN.pdf

 

Hautagaitzak helbide elektroniko honetara bidali beharko dira: m-arzamendivargas@euskadi.eus

Edozein zalantza argitzeko, proiektuak Euskadin duen arduradunarekin kontaktatu: Marife Arzamendi: m-arzamendivargas@euskadi.eus; 945 01 99 60 telefonoan edo , bestela, Turismoko Estatu Idazkaritzara jo: sgcooperacionturistica@minetad.es

Azaroa 2019

AL AR AZ OG OR LR IG
        1 2 3
4 5 6 7 8 9 10
11 12 13 14 15 16 17
18 19 20 21 22 23 24
25 26 27 28 29 30