Basquetour: Turismoaren Euskal Agentzia. Agencia Vasca de Turismo

Lehiakortasuna

Basquetourreko Lehiakortasun Arloaren xedea euskal turismoari balioa ematea da, ongi egituratutako euskal sektore turistiko bat sustatzeko jarduerak eta programak diseinatu, ezarri eta abian jarrita. Sektore publikoaren eta pribatuaren arteko elkarlan estua sustatzen du eta balio-erantsi handiko eskaintza duten helmugako erakunde eta turismo-enpresa lehiakorrek osatua dago.

Helburuak

  • Euskal turismo-sektore publikoaren zein pribatuaren eskaintza lehiakorra izateko sustapen-lana egitea.
     
  • Turismoaren lehiakortasunaren arloan lan egiteko jarduera-programak sustatzea, koordinatzea, gauzatzea, ebaluatzea eta kontrolatzea.
     
  • Sektore publikoaren eta pribatuaren helburuak eta ekintzak koordinatzeko sustapen-lana egitea, bi sektoreen arteko harremana estutzeko.
     
  • Basquetourren eta gobernu zein erakundeen sailen arteko harremana koordinatzea, eraginkortasuna sustatzeko.
     
Buscador

Lege-oharraHarremanaDeskargakBeste webgune batzukBerriakEgutegia