Web gune honek cookieak erabiltzen ditu, propioak eta beste batzurenak. Gure cookien politikari buruz gehiago irakurri dezakezu.

  •   ERAKUNDEEN ARTEKO LANKIDETZA

Euskadi aukeratu dute Espainiako Turismo Kontseiluaren Batzorde Exekutiboko ordezkari

" Turismo eta Merkataritza sailburu Isabel Muelak parte hartu du Turismoko sektore-batzordean, Industria, Merkataritza eta Turismo Ministeritzak antolatuta

Turismoko sektore-batzordearen osoko bilkura bildu da gaur Madrilen, EE.AA eta Turismoko Estatu Idazkari Isabel Oliverren partaidetzarekin. Bileran, EE.AAetako ordezkariak Espainiako Turismo Kontseiluaren Batzorde Exekutiboan (CECET) berritu dira, Euskadi eta Kanariak aukeratuz.

Sektore-batzordeak Brexit-en eragina eta “big data”-ren erabilera turismo-estatistikak hobetzeko aztertu dira, besteak beste. Honez gain, turismoaren egoera eta urteko azken hiruhilekorako prebisioak ere aztertu dira, eta baita 2021-2030 klima aldaketara egokitze Plana eta turismo-araudia ere.

Sailburuordeak Euskadiren ildo estrategikoak eta lorpenak azaldu ditu, 2030 ajendaren garapen-helburuekin bat datoztenak. Bilera Euskadiren aukeraketarekin CECET-eko partaide moduan bukatu da. Muela sailburuordeak bere esker ona erakutsi du Euskadi eta Kanariak uharteerekiko konfidantzagatik, batzordean EE.AA guztiak ordezkatzeko, eta “Euskadiren jasangarritasuna eta turismo-lehiakortasunaren aldeko lana” azpimarratu nahi izan du.

Apirila 2024

AL AR AZ OG OR LR IG
1 2 3 4 5 6 7
8 9 10 11 12 13 14
15 16 17 18 19 20 21
22 23 24 25 26 27 28
29 30