Web gune honek cookieak erabiltzen ditu, propioak eta beste batzurenak. Gure cookien politikari buruz gehiago irakurri dezakezu.

  •   TURISMOAREN EUSKAL ASTEA

Euskadi, erreferente lehiakortasun turistikoan

" Euskadi aitzindaritzat hartu da lehiakortasun turistikoan, Lehendakariak eta Reyes Maroto Ministroak parte hartu duten ekitaldi batean gaur aztertutako Exceltur-eko azken Monitur txostenaren arabera

Turismo, Merkataritza eta Kontsumoko sailburu Sonia Pérez Ezquerrak “Lehiakortasun turistikoa: Euskadi erreferente gisa” ekitaldia inauguratu du gaur, Iñigo Urkullu Lehendakaria eta Industria, Merkataritza eta Turismoko Ministro Reyes Maroto lagun zituela. Jardunaldiak Exceltur-eko azken Monitur txostena izan du protagonista, non Euskadi geratu baiten lehena lehiakortasun turistikoan.

Turismoaren Astearen barruan, Turismo, Merkataritza eta Kontsumo Sailak ekitaldi bat antolatu du Exceltur-eko txostenaren emaitzak aztertzeko, arrakastaren kasu gisa Euskadi hartuta. “Euskadi hainbat arrazoirengatik iritsi zen berandu turismoaren fenomeno globalera. Eta horrek, desabantaila bat izan beharrean, aukera eman digu hausnarketa bat egiteko orain gauden lekura iristeko. Industria lehiakor baina jasangarri batera, alegia” azaldu du sailburuak.

Gainera, Sonia Pérez Ezquerrak nabarmendu egin du “jasangarritasunera iristeak duen garrantzia, kontuan hartuta horretarako nahitaezkoa dela erantzukizuna alderdi guztietan: indibiduala, korporatiboa eta instituzionala”. Horregatik, ekitaldian ordezkatutako turismoaren sektoreari eskerrak eman dizkio (hotelari, ostalari, elkarte eta enpresei) egunero egiten duen ahaleginagatik eta Euskadiri egiten dion ekarpenagatik lehiakortasun turistikoan aitzindaritzat hartua izateko.

“Ostalaritzari eta munduan onenentzat hartzen den sukaldaritzari esker ona ematen zaie horrela, baita hauei ere: kongresuetako Mice sektoreari, edozein ekitaldi antolatzeko prest dagoenari; abangoardiako hotelei eta sektore honetan urtero langile berriak gehitzen dituzten ehunka ETEri eta ekintzaileri”.

Turismo, Ostalaritza eta Aisiako aholkularien THR enpresaren sortzaile Eulogio Bordasek eta Exceltur-eko lehendakariorde José Luis Zoredak esku hartu dute ekitaldian. Haiek emandako ponentzien ondoren, mahai-inguru bat egin da eta Turismo eta Merkataritzako sailburuorde Isabel Muelak ere parte hartu du bertan.

 

Apirila 2024

AL AR AZ OG OR LR IG
1 2 3 4 5 6 7
8 9 10 11 12 13 14
15 16 17 18 19 20 21
22 23 24 25 26 27 28
29 30