Web gune honek cookieak erabiltzen ditu, propioak eta beste batzurenak. Gure cookien politikari buruz gehiago irakurri dezakezu.

  •   ESTATUKO SUTAPENA

Euskadi FITURen aurkeztuko da iraunkortasuna eragiletzat hartuta eta irudi turistiko berritzaile eta berritu batekin

" Fitur azoka urtarrilaren 22tik 26ra izango da eta Euskadik 700 m2-ko stand bat izango du material birziklatuz egina eta baliabide turistikoen hiru dimentsioko irudiekin

1 / 2

Turismo, Merkataritza eta Kontsumoko sailburu Sonia Pérez Ezquerrak gaur aztertu du Euskadiren presentzia FITURen. Prentsaurrekoan berarekin batera izan da Turismoaren Euskal Agentzia-Basquetourreko zuzendari Harkaitz Millán.

Sailburuak, abenduko daturik ezean, urtarriletik azarora arteko bisitari-sarreren zifra “positiboak” laburbildu ditu: 3,5 milioitik gora bisitari izan ditu Euskadik, eta espero da urtea amaitzea 3,8 milioi turistarekin, gutxi gorabehera.

Sonia Pérez Ezquerrak azaldu duen bezala, hazkunde eutsia eta iraunkorra ahalbidetzen duen turismo-eredu bat irmotzen duten lerroetan jarraituko dugu lanean. Hala, sendotu egingo ditugu apustu estrukturalakdibertsifikatuak, turismo horren balio erantsia handituko dutenak eta lagunduko egingo dutenak negozio-aukerak eta lurraldean bisitariak banatzen Euskadiko hiri eta herri gehiagotatik”.

Fitur standa

Standaren berritasunak azaldu ditu sailburuak, Sailaren lerro estrategikoekin lotura dutenak. “Enpresen lan-eremuak lehentasunezko gune bat izango du eta handitu egingo dugu bere tamaina. Azokek gero eta garrantzi handiagoa dute sektore profesionalarentzat, aukera bat direlako lan-kontaktuak eta etorkizuneko planak ezartzeko beste herrialde batzuetako agenteekin eta operadoreekin”.

Gainera, jarraitu du sailburuak, “apustu irmoa egin dugu iraunkortasunaren alde, eta standa bera da horren erakusgarri; Euskadi helmugaren aurkezpen-txartel bat, alegia. Material birziklatuekin eta ekologikoekin diseinatutako stand bat. Gune iraunkor eta arduratsu bat, barnean hartzen dituena Basquexperienceren irudi eta izaera berria, bertako forma kurbatuetan eta eskultura moduan aurkeztutako gure baliabideen hiru dimentsioko erreprodukzioekin”.

Fitur agenda

Aste honetan hasten da FITUR 2020. Gaurko aurkezpenean, Basquetourreko zuzendari Harkaitz Millánek azoka honetako lan-agenda xehatua azaldu du; urtarrilaren 22an hasten da, 12:30ean, Euskadiko standaren inaugurazioarekin; Sailburuak inauguratuko du eta Euskadiko instituzio, enpresa eta erakundeetako ordezkariek parte hartuko dute bertan.

Standaren barruan hainbat aurkezpen egingo dira, besteak beste: erosketa-turismo arduratsua; Gipuzkoako turismo-marka berria; enoturismoa Bilbo Bizkaian; BH Bide Handia; Pasaiako II. Itsas Festibala; Topic museoa; Euskadiko III. Ekoturismo Foroa; Vitoria-Gasteizko enbaxadoreak; Araba inklusiboa eta kirol-turismoa, Balmasedako putxerak eta Basquetxok txokolate-jaialdia.

Aurkezpen horiez gain, dagoeneko azken publikoari zuzenduta daudela kontuan hartuta, ardoa, txakolina, sagardoa edo gazta dastatzeko saioak egongo dira, baita musikako eta magiako emanaldiak ere.

“Azken batean, Euskadiren postal bat sortu dugu, gu garenaren erakusgarri: ingurune atsegin, iraunkor, dibertsifikatu bat, berrikuntzaren eta sormenaren irudi berri batekin, gure autentikotasunarekin eta tradizioekin bat eginda” esanez amaitu du Sonia Pérez Ezquerrak.

 

 

 

Martxoa 2024

AL AR AZ OG OR LR IG
        1 2 3
4 5 6 7 8 9 10
11 12 13 14 15 16 17
18 19 20 21 22 23 24
25 26 27 28 29 30 31