Web gune honek cookieak erabiltzen ditu, propioak eta beste batzurenak. Gure cookien politikari buruz gehiago irakurri dezakezu.

  •   TURISMO JASANGARRIA

Euskadik Turismoaren Kode Etikoa bereganatu du

" Turismo, Merkataritza eta Turismo sailburuak Euskadiko Turismoaren Kode Etikoa sinatu du, turismo jasangarri baten garapenerako sektorearen eta administrazioen ekintza zehatzei buruzko konpromisuak biltzen dituen agiria. " Kode hau onartzerakoan Euskadik bisitarien eskubideetan, establezimendu jasangarrien aukeraketaren bultzadan eta administrazioen aldetik informazioa emateko eta prebenitzeko konpromisuan lan egiteko beharra bereganatzen du

Turismo, Merkataritza eta Kontsumo sailburu Sonia Perez Ezquerrak gaur Donostian izandako ekitaldi publiko batean Euskadiko Turismoaren Kode Etikoa sinatu du. Agiriak ekintza eta konpromisuen katakogo bat eransten du eta bere helburua turismo-eragile guztiek euren egunerokotasunean ardura sozialak eta ingurumen-jasangarritasuna eta baita ekonomikoa ere barneratzea da. Horretarako Turismoaren Munduko Erakundeak garatutako munduko kode etikoaren printzipioak onartu ditu, baita Nazio Batuetako 2030 Ajendaren Garapen Jasangarriaren helburuak ere.

Euskadiko Turismoaren Kode Etikoaren garapenean euskal berezitasunak eta gure kulturaren ezaugarri propioak erantsi dira. Bere garapenean, Turismo sailak euskal sektore turistikoaren eragileen, Turismo Estatu-idazkaritza eta Turismoaren Munduko Erakundearen lankidetza eta ekarpenak kontuan izan ditu

Euskadiko Kode Etikoa, azpimarratu du sailburuak, “konpromisu bat baino gehiago da, ekintzarako dei bat, kontsumoa, kultura edo merkataritza bezalako beste sektore batzurekin lan-filosofia transbertsala barneratzea da. Zalantzarik gabe hobeak egingo gaituen ekintza bat. Siñaduraren ondoko informazio-kanpainak adierazten duenez, turismo hobeak gizarte hobea lortuko duelako”.

Kode hau onartzerakoan, eragile ezberdinen siñadurarekin, Euskadik bisitarien eskubideetan, establezimendu jasangarrien aukeraketaren bultzadan eta sailaren aldetik eta baita sektorearen aldetik ere, informazioa emateko eta prebenitzeko konpromisuan lan egiteko beharra bereganatzen du.

Honez gain, agiriak azpimarratzen du turismoarekin zerikusia duten jarduerek genero-berdintasuna, inklusioa eta tolerantzia errespetatu ditzatela. Ingurumen-jasangarritasuna ekintza zehatzekin babestuko da, batez ere, administrazioen eta sektorearen aldetik, epe eta toki jakin batzutatik kanpoko egonaldiak sustatzea eta ekoturismoa, eta natura-ondarea eta ekosistemak errespetatzen dituen natura-turismoa sustatzea.

Kode hau sinatzerakoan, eragile turistikoek bertako kultura eta tradizioa eta ondare kulturalaren errespetua eta zaintza-lan garrantzitsu bat onartzen dute, bertako komunitateek turismo-jarduerekin bat egin dezaten eta onura ekonomikoak, sozialak eta kulturalak, enplegua bereziki, har ditzaten pizgarriekin batera joango delarik.

Azkenik, eta hau ere garrantzitsua, sailak hobetzen jarraitzeko eta gure sektoreak, etorkizunean ere, bikaina eta lehiakorra izaten jarrai dezan tresnekin eta laguntza eta heziketa programekin zaintzeko konpromisua onartzen du. “Monitur” bezalako sailkapenaren antzeko foroek eta txostenek onartzen duten bezala, Euskadi turismo arloan Estatuko elkarterik lehiakorrena dela azpimarratzen dutelarik.

Informazio gehiago: http://basquetour.eus/hasiera.htm

 

Apirila 2024

AL AR AZ OG OR LR IG
1 2 3 4 5 6 7
8 9 10 11 12 13 14
15 16 17 18 19 20 21
22 23 24 25 26 27 28
29 30