Web gune honek cookieak erabiltzen ditu, propioak eta beste batzurenak. Gure cookien politikari buruz gehiago irakurri dezakezu.

  •   ANDUETZA PARKETXEA. AIZKORRI-ARATZ PARKE NATURALA

EUSKADIKO MENDI-IBILIEN TURISMO-GARAPENARI BURUZKO JARDUNALDI TEKNIKOA

Basquetour Turismoaren Euskal Agentziak mendi-ibiliak egiteko jardunaldi bat antolatu du apirilean Zegaman, turismo-garapenera bideratua, ibilbide-orri bat abian jartzeko, beste bi natura-segmentuetan egin den bezala: zikloturismoa eta ekoturismoa.

Jardunaldiaren edukia honako hauetan oinarrituko da:

  • Euskadiko ibilbide handiak, hala nola Donejakue Bidea, Inaziotar Bidea, GR 283 Idiazabal Gaztaren Ibilbidea edo GR 38 Ardoaren eta Arrainaren Ibilbidea.
  • Mendi-ibilien nodoak: 9 Parke Naturalak, Euskal Kostaldeko Geoparkea eta Urdaibaiko Biosfera Erreserba.

Topaketa honen helburuak Euskadiko mendi-ibilien diagnostikoa eta erradiografia lortzea eta jardueraren potentziala eta sektorearen interesa ezagutzea dira, horrela, segmentu honetan turismoa sustatzeko estrategia zehaztu ahal izateko.

Saioak bi atal izango ditu:

  • Atal teorikoa, non Basquetourrek egindako garapena eta sustapena testuinguruan kokatuko den. Gainera, bi kolaboratzaile adituk hurbilketa labur bat eskainiko dute helmuga batek mendi-ibiliak ahalik eta ondoen garatzeko izan behar dituen oinarrizko kontzeptuei buruz.
  • Bigarren atala, aurreko asteetan bertaratuek landutako inkesta batzuen emaitzekin, lan-dinamiketara bideratuta egongo da. Tailer horietan mendi-ibiliak turismo-produktu bihurtzeari eta sektorearen errealitatea eta beharrak ulertzeari buruzko alderdiak jorratuko dira.

Nori zuzenduta dago jardunaldia?

Kudeaketa turistikoko erakundeei, espazio naturalen kudeatzaileei eta segmentua lantzen duten eta APITE, AKTIBA, NEKATUR, ATRAE eta antzeko elkarteetako kide diren turismo-zerbitzuetako enpresei.

Non eta noiz egingo da?

Jardunaldia apirilaren 25ean izango da, Aizkorri-Aratz parke naturaleko Anduetza parketxean. 9:30etatik 14:00etara.

Maiatza 2024

AL AR AZ OG OR LR IG
    1 2 3 4 5
6 7 8 9 10 11 12
13 14 15 16 17 18 19
20 21 22 23 24 25 26
27 28 29 30 31