Web gune honek cookieak erabiltzen ditu, propioak eta beste batzurenak. Gure cookien politikari buruz gehiago irakurri dezakezu.

  •   TURISMO BULEGOAK

Euskadiko Turismo Bulegoen Sareak Gaztelugatxe ezagutzeko bidaia bat antolatu du

Euskadiko turismo bulegoek jomugaren eskaintza eta baliabide turistikoak bere osotasunean ezagut ditzaten, Itourbask-Euskadiko Turismo Bulegoen Sareak ezagutza-bidaia antolatu du gaur Gaztelugatxera, Bakiora eta Bermiora eta bertan, tokian tokiko alkateek agurtu dituzte.

Bisita gidatuan Done Jakue ermitarainoko bidea egin dute eta Bakioko Turismo Bulegoa eta Txakolingunea Museoa ikusi dituzte, Bakion bazkal ondoren, Bermiorantza abiatuz “Arroyabe” kontserba-enpresaren lana zuzenean ezagutzeko asmoarekin.

Gainera, jardunaldian, inguruan aurten burutuko diren turismo-ekintzei buruz, Turismo Jasangarriaren Gutun Europarra eta Gutunari atxikitu ahal izateko Urdaibaik jarraitzen dihardun prozesuari buruz, eta “Bermeo Tuna World Capital” ekimenari buruzko aurkezpenak ere izan dira.

 

Apirila 2024

AL AR AZ OG OR LR IG
1 2 3 4 5 6 7
8 9 10 11 12 13 14
15 16 17 18 19 20 21
22 23 24 25 26 27 28
29 30