Web gune honek cookieak erabiltzen ditu, propioak eta beste batzurenak. Gure cookien politikari buruz gehiago irakurri dezakezu.

  •   EUSKADIKO BEHATOKI TURISTIKOA

Euskadiko turismo sektorearen ekarpen ekonomikoa 2022an %5,5koa izan zen

2023ko azaroko datu estatistikoak direla eta, hil horretan igoera garrantzitsuak ikusten dira sarreratan, + %5,3 (299.295) eta gaualdietan, +%5,8 (604.246)

Merkatu igorleen sailkapenari dagokionez, esan dezakegu azaroan Estatu mailako merkatuen pisu handiagoa dela, %53 nazioarteko merkatuaren %47aren aldean

Euskadiko Behatoki Turistikoak 2023ko azaroko Euskadiko eskaintza eta eskari turistikoari buruzko koiuntura-adierazle nagusien azterketa laburra egin du, eta araututako ostatu turistikoen guztizkoari buruzkoa. Gainera, hilabete honetan euskal turismoaren 2022ko kontu sateliteare datu batzuk ere sartu ditugu.

 

Euskadiko turismo sektorearen ekarpen ekonomikoari dagokionez, zera azpimarratu genezake:

  • Euskadiko turismo-jarduera BPGren % 5,5 izan zen, 2021ean baino puntu eta erdi gehiago, eta COVID-19aren pandemiaren aurreko urteetako kopuruetara hurbiltzen ari da.

  • Susperraldi ekonomiko honetan turismo hartzaileak sortutako gastua nabarmentzen da, 2021ekoaren aldean % 89 hazi baita.

  • Hiru lurraldeetan hazi da jarduera turistikoak BPGri egiten dion ekarpena. Bizkaia nabarmentzen da Euskadi guztiko gastu turistikoan duen pisu handiagoagatik, %43,7koa.

 

2023ko azaroko datu estatistikoak direla eta, hil horretan igoera garrantzitsuak ikusten dira sarreratan, + %5,3 (299.295) eta gaualdietan, +%5,8 (604.246) baina behera egiten du plazakako okupazio-mailak, % -4,1 (%27,03).

 

Hotelak dira turisten kopuruan gora egiten duten bakarrak (+%7,3) eta plazakako okupazio-mailan (+%5,6). Gau-kopuruan ere hotelek hazkundeak izan dituzte (+%8,8), kanpinekin(+%2,8) eta apartamento turistikoekin (+%4,9) batera.

 

Euskadiko hiri- eta barneko helmugek sarrera gehiago eta gaualdi gehiago jaso dituzte, eta okupazio-mailan gora egin dute. Aldiz, Euskal Kostaldeak eta Arabako Errioxak behera egin dute turismo-eskariaren adierazle guztietan.

Urtarrila eta azaroa arteko metatuetan, balantze positiboa ikusten da, Euskadiko guztirako adierazleetan igoera nabarmenekin: +%8,6 sarreretan, +%9,0 gaualdietan, eta +%1,6 plazakako okupazioan.

 

Merkatu igorleen sailkapenari dagokionez, esan dezakegu Estatu mailako merkatuen pisu handiagoa dela, %53 nazioarteko merkatuaren %47aren aldean.

 

10 merkatu igorle nagusien artean, nazioarteko merkatu bakarra dago, Frantzia, laugarren postuan. Bisitari-kopuruan behera egin duten merkatu igorleak Madril, Frantzia eta Gaztela eta Leon dira. Gau-kopuruan jaitsi direnak barneko merkatua (Euskadi), Frantzia, Andaluzia, Gaztela eta Leon, eta Galizia dira.

 

Sailkapenaren liderrak, ordena honetan: Madrilgo Erkidegoa (%14,1), barneko merkatua (Euskadi) (%13,3), Katalunia (%9,5), Frantzia (%8,0), eta Andaluzia (%4,0).

 

Urtarrila eta azaroa arteko metatuan, Estatu mailako merkatuek %54ko pisua dute, nazioarteko merkatuak gora nabarmen egin arren (+%16).

 

10 merkatu igorle nagusiek hazkunde metatuak izan dituzte bai sarreratan bai gaualdietan ere, Madriletik etorritakoen kasuan izan ezik, %1,3 behera egin baitute. Hazkunde nabarmenak izan dira Amerika, Alemania, Ingalaterra eta Valentziako merkatuetan.

 

Sailkapenaren liderrak, ordena honetan: Madrilgo Erkidegoa (%12,2), barneko merkatua (Euskadi) (%10,4), Frantzia (%9,9), Katalunia (%7,9), eta Estatu Batuak (%4,1).

 

Informazio gehiago:Euskadiko behatoki turistikoaren buletinak - Turismoaren Euskal Behatokia - Euskadi.eus

Maiatza 2024

AL AR AZ OG OR LR IG
    1 2 3 4 5
6 7 8 9 10 11 12
13 14 15 16 17 18 19
20 21 22 23 24 25 26
27 28 29 30 31