Web gune honek cookieak erabiltzen ditu, propioak eta beste batzurenak. Gure cookien politikari buruz gehiago irakurri dezakezu.

  •   SUSTAPEN ETA MERKATURATZE TURISTIKOA: CONFIDENTIAL. MEXIKO

Euskal enpresa eta erakunde turistikoek oso positibotzat jo dituzte Mexikon merkaturatzeari laguntzeko jardunaldiak

Bi egunetan, Basquetour, Bilbao eta Donostia Turismo, eta 7 euskal enpresa premium produktuan espezializatutako bertako 69 turoperadore, agentzia eta bitartekarirekin bildu dira.

1 / 4
Euskal delegazioa, Mexikon
Euskal delegazioa, Mexikon

Basquetour izan da, hilaren 11 eta 12an, Mexikoko Riviera Mayan, premium produktua (confidential) merkaturatzen laguntzeko jardunaldietan parte hartu duen euskal ordezkaritzaren buru.

 

Egun osoko jardunaldiak 10’ko bileratan garatu dira, goizeko 7etatik gaueko 10:30ak arte. Turespañak antolatuta, euskal taldean, Basquetourrez gain, Bilbao eta Donostia Turismo, eta 7 euskal enpresa izan dira: 5 hartzaile eta 2 hotel, eta premium produktuan espezializatutako 69 turoperadore, agentzia eta bitartekarirekin bildu dira. Gehienak, mexikarrak baina izan dira baita, Guatemalakoak, Panamakoak eta Costa Ricakoak ere; guztiak euren enpresatako kargu erabakigarriak. Egun hauetan networking ekintzak ere izan dira euskal eta mexikar eragileren artean.

 

Euskadiko enpresa eta erakunde turistikoek oso positibotzat jo dituzte jardunaldi hauek eta deigarria izan da gure helmugari buruz bertako eragile turistikoek duten ezagutza, batez ere, Donostia, Bilbo eta Arabako Errioxari buruz. Batez ere gure premium eskaintzan agertu dute interesa, gehien bat golfean eta gastronomia eta ardoetan, baina baita kirol-ekitaldietan eta erlijio-turismoan ere.

 

Mexiko oso herrialde aberatsa da baina biztanlegoaren %30 da, soilik, bidaien %80a egiten duena. Eta hauetatik, %10, oso maila altukoa da, 13 milioi mexikar. Euren bigarren helmugarik gogokoena Espainia da, USAren ostean. Gainera, sartzeko bisaturik ez dutenez behar, sarriago bidaiatzen dute Estatuko helmugetara. Horrela, %28ak bost bider baino gehiagotan egin du eta Iparraldera, bigarren edo hirugarren bidaiatik aurrera etortzen dira.

 

Euskadin, bisitari guztien %0,7a baino ez badira ere (24.000 mexikar 2022an), oso profil interesgarria da, bere “confidential” interesagaitik eta egiten duten gastuagatik, turista ingalandarrak eta alemaniarrak baino bikoitza gastatzen dutelako, eta frantziarrak baino hiru bider gehiago. Horrez gain, gure helmugarekiko gero eta interes handiagoa agertzen dute eta 2022an 2019ko datuak, hau da pandemiaren aurrekoak, gainditu dituzte, 20.170 bisitarirekin.

Maiatza 2024

AL AR AZ OG OR LR IG
    1 2 3 4 5
6 7 8 9 10 11 12
13 14 15 16 17 18 19
20 21 22 23 24 25 26
27 28 29 30 31