Web gune honek cookieak erabiltzen ditu, propioak eta beste batzurenak. Gure cookien politikari buruz gehiago irakurri dezakezu.

  •   MERKATURAKETA ITALIAN

Euskal enpresek eta erakundek euren turismo-eskaintza merkaturatuko dute aste honetan Italian

" Eusko Jaurlaritzaren Turismo sailak, gaurtik eta hilaren 9ra arte, penintsula italiarraren iparraldean eta hegoaldean zehar egingo den "Roadshow destinazione Spagna 2019"-n parte hartuko du

Eusko Jaurlaritzaren Turismo, Merkataritza eta Kontsumo sailak, Basquetour-en bidez, Italiako iparraldetik eta hegoaldetik egingo den “Roadshow destinazione Spagna 2019”-n parte hartuko du, lau egunez, gaurtik hasita.

Helburua, aurreko edizioetan bezala, Euskadi jomuga eta bere ezaugarriak ezagutzera ematea enpresa bitartekari italiarrak eta euskal enpresa eta erakundeen arteko bilera komertzialetan. Basquetour-ekin batera Euskadiko Nekazalturismoen Elkartea, Nekatur, eta NIS, Bilboko agentzia hartzailea ere egongo dira.

Bilerak Barin, Napolesen, Milanen eta Genovan izango dira, hau da, Estatuko toki ezberdinekin aire-konexioak dituzten hirietan. Gaur egun, Italiak hegaldi zuzenak ditu Euskadira, Milan, Palermo, Erroma, Venezia eta Bergamotik.

2018an 72.160 italiar etorri ziren Euskadira, 2017an baino %7,6 gehiago. Eta 2011 eta 2018 bitartean, bidaiari italiarren kopurua %29,7 igo da.

Etorritakoen %66arentzat Euskadi euren bidaiaren jomuga bakarra izan da eta %24ak aurretiaz eta ondoren gaualdiak egin ditu. Euskadin egiten duten bataz besteko egonaldia 4,4 gauetakoa da.

Euskadira etorritako italiarren %78ak oso positibotzat joten du bere bisita eta %21 nahiko positiboa ikusten du. Gainera, %79ak ziurtasun osoz gomendatuko luke Euskadi turismo-jomuga moduan eta %19ak ziur asko egingo lukeela adierazten du.

Apirila 2024

AL AR AZ OG OR LR IG
1 2 3 4 5 6 7
8 9 10 11 12 13 14
15 16 17 18 19 20 21
22 23 24 25 26 27 28
29 30