Web gune honek cookieak erabiltzen ditu, propioak eta beste batzurenak. Gure cookien politikari buruz gehiago irakurri dezakezu.

  •   TURISMO AKTIBOA EUSKAL KOSTALDEA

Eusko Jaurlaritzaren Turismo sailak euskal kostaldeko turismo aktiboko enpresentzako tailer bat antolatu du

" "Kostaldeko turismo aktiboaren sektorean arrakastaz lehiatu" leloa aukeratu du Basquetour-ek gaur Getxon, herriko udalarekin eta Wild Sea Europe sarearekin, antolatutako ekintza honetarako " 21 euskal enpresa parte hartzen ari dira ekimen honetan

Eusko Jaurlaritzaren Turismo sailak, Basquetour-en bidez, euskal kostaldeko turismo enpresa nautiko eta turismo aktiboko enpresei zuzendutako tailer bat antolatu du “Kostaldeko turismo aktiboaren sektorean arrakastaz lehiatu” lelopean.

Tailerra gaur ospatzen ari da Getxon eta herriko Udala eta WildSea Europe, europar kostaldean ekoturismo esperientziak bultzatu, sustatu eta merkaturatzeko jomuga eta enpresen sarearen laguntzarekin, Basquetour bazkide delarik.

Ekimenaren helburua gure kostaldeko turismo aktiboko enpresei gako batzuk ematea da euren salmenta gaitasuna hobetzeko eta turismo-eragile lehiakor moduan nabarmentzeko. Guztira, tailerran sektoreko 21 euskal enpresetako 24 ordezkarik parte hartzen dihardute.

Goizerako aurreikusitako hitzaldiez gain, Wildsea Europe eta Getxoko Udalaren ordezkarien aldetik, arratsaldean sarean, gaurtik hasita, nola egon daitekenari buruzko tailer praktikoa ere egingo da.

Ekainaren 4rako kostaldeko turismo aktiboko enpresentzat formazio-saio bat antolatu dugu Getxoko udalarekin eta Wildsea Europe sarearekin batera.

 

Apirila 2024

AL AR AZ OG OR LR IG
1 2 3 4 5 6 7
8 9 10 11 12 13 14
15 16 17 18 19 20 21
22 23 24 25 26 27 28
29 30