Web gune honek cookieak erabiltzen ditu, propioak eta beste batzurenak. Gure cookien politikari buruz gehiago irakurri dezakezu.

  •   BIDE BERDEAK

Eusko Jaurlaritzaren Turismoak Vasco Navarro-ren Bide Berdea sustatzen du

" 4.500 liburuxka banatu ditu bidean gehien bisitatzen diren turismo bulegoetan, interpretazio-zentro, museo, denda, jatetxe eta tabernatan.

Egun hauetan eta Aste Santuko oporretara begira, Eusko Jaurlaritzaren Turismo saila Euskadiko barnealdeko turismo-baliabide interesgarrienetakoaren sustapen-kanpaina bat egiten ari da: Vasco Navarro-ren Bide Berdea.

Arabako Mendialdea, Arabako Lautada, Vitoria-Gasteiz, Gorbeialdea edo Debagoiena eskualdeak bezalako toki eder eta ezezagunetara hurbiltzeko aukera ematen duen bidea da hau. Egun, bide berdearen protagonistak eta iraganean, “trenico” izenarekin ezaguna zen trenbide estuko trenaren joan-etorriari esker, toki onuradunak.

Bide berdeetan aurki dezakegun ohiko tunelaren forma duen diseinu erakargarria duten mahaiko 25 idulki eta 4.500 libuxuzka banatzen ari dira turismo bulegoetan, interpretazio-zentro, museo, denda, jatetxe eta tabernatan, bide honetatik pasatzen diren bisitariek eta erabiltzaileek gehien bisitatzen dituztenetan, hain zuzen ere.

Kanpaina hau Basquetour-ek eta Vasco Navarro-ren Bide Berdearen lan-mahaiak, urte hasieran aurkeztutako sustapen-plangintzaren emaitza da.

Liburuxkan bide osoari buruzko informazio baliagarria eskaintzen da, Lizarran hasi eta helmugaraino, Bergararaino, eta tartean, Estibaliz eta Onatiko adarrak ere sartuta. Informazio oso praktikoa, beraz, Euskadirik ezezagunena ezagutzeko erabakia hartzen duten bisitarientzako. Liburuxka Euskadiko turismo webgunean aurki daiteke:

https://issuu.com/turismoeuskadi/docs/vasco_navarro_eues_618x444_2018_web?e=4977565/65386746

Martxoa 2024

AL AR AZ OG OR LR IG
        1 2 3
4 5 6 7 8 9 10
11 12 13 14 15 16 17
18 19 20 21 22 23 24
25 26 27 28 29 30 31