Web gune honek cookieak erabiltzen ditu, propioak eta beste batzurenak. Gure cookien politikari buruz gehiago irakurri dezakezu.

  •   MICE

Gaur ospatuko da Londresen "Basque Living" Habic klusterrak bultzatuta

" Euskal gastronomia eta diseinua uztartzen dituen workshop-afaria hiriburu inglandarreko "Sagardi" jatetxean ospatuko da, Turismo sailaren laguntzarekin

Hainbat arkitekto eta sektoreko eragile britaniar gonbidatu ditu Habic-ek, Euskadiko Ekipamendu, Egurra eta Diseinuaren Klusterrak, Londreseko “Sagardi” jatetxean gaur gauean, euskal gastronomia eta diseinua uztartuko dituen ekitaldi-afarira.

Habic-ek hainbat sustapen-ekintza antolatzen ditu arkitekto eta sektoreko eragileei zuzenduta, bai Euskadin, nora sektoreko ordezkari atzerritar ekartzen dituen bere lana ezagut dezaten; bai lehentasuna duten merkatuetan (Erresuma Batua ohikoa da). Honez gain, azoka espezializatuetara ere joaten da, batzuetan euskal enpresekin, lan jardunaldietan (workshops) parte hartzeko.

Turismo sailak, Basquetour-en bidez, aurreko urteetan bezala, lagunduko du gaueko ekitaldi honetan, afarian zozketatuko den bidaia batekin Euskadira.

Apirila 2024

AL AR AZ OG OR LR IG
1 2 3 4 5 6 7
8 9 10 11 12 13 14
15 16 17 18 19 20 21
22 23 24 25 26 27 28
29 30