Web gune honek cookieak erabiltzen ditu, propioak eta beste batzurenak. Gure cookien politikari buruz gehiago irakurri dezakezu.

  •   ROUTES EUROPE

Hasi da "Routes Europe" Hannoverren

" Gaurtik hasi eta datorren 10era arte, Euskadik parte hartuko du nazioarteko konektibitate topaketa honetan stand batekin eta bertan izango dira Eusko Jaurlaritzaren Turismo eta Ekonomia Garapeneko sailak eta euskal aireportuetako 3 sustapen-elkarteak. " Euskadi, iaz, foro garrantzitsu honen anfitrioia izan zen.

Aireko konektibitateari lotutako topaketarik handiena, Europan bertan zein Europatik kanpo negozioak egin ahal izateko guztiz beharrezkoa dena, gaur bertan hasi da Hannoverren (Alemanian), abiazioko 1.200 profesional ingururekin, 100 aire-linea baino gehiago, 300 bat aireportu, 50 turismo-agintaritza, 20 txostengile eta, halaber, aldez aurretik hitzartutako 4.800 bilerarekin.

Euskadi bertan, stand batekin, izango da hilaren 10era arte, Eusko Jaurlaritzaren Turismo eta Ekonomia Garapeneko sailen eta euskal aireportuetako 3 sustapen-elkarteen lankidetzarekin: VIA, Ortzibia eta Bilbao Air, hiru foru aldundien eta hiriburuetako udalen laguntzarekin.

Euskadi hitzordu honetara 2014tik joaten da eta iaz herri anfitrioia izan zen. Gainera, “Routes”-ek munduko foroa ere antolatzen du “World Routes”, aurten Australian ospatuko dena maiatzean.

Martxoa 2024

AL AR AZ OG OR LR IG
        1 2 3
4 5 6 7 8 9 10
11 12 13 14 15 16 17
18 19 20 21 22 23 24
25 26 27 28 29 30 31