Web gune honek cookieak erabiltzen ditu, propioak eta beste batzurenak. Gure cookien politikari buruz gehiago irakurri dezakezu.

  •   MICE

Hasi da "Selectair", bidaia-agentzi belgiarren kooperatibaren urteko kongresua Gasteizen

“Selectair”, Belgikan 100 bulegotik gora dituen bidaia-agentzien kooperatiba koordinatzaileak, kooperatibako partaide diren 150 bidaia-eragiletik gora bilduko ditu, gaur hasi eta datorren 8ra arte, Gasteizen ospatuko den kongresuan.

Apirilean, enpresaren zuzendariak Euskadira etorri ziren ikuskapen bat egiteko eta kongresuaren antolaketarako hemen dauden baliabideak ezagutzeko.

Kongresuaren egoitza nagusia Gasteiz izango den arren, partaideek Euskadiko beste toki batzuk ere ezagutuko dituzte ekintza ezberdinak egiteko.

Kongresuak Eusko Jaurlaritzaren Turismo sailaren laguntza izango du, Basquetour-en bidez.

 

Martxoa 2024

AL AR AZ OG OR LR IG
        1 2 3
4 5 6 7 8 9 10
11 12 13 14 15 16 17
18 19 20 21 22 23 24
25 26 27 28 29 30 31