Web gune honek cookieak erabiltzen ditu, propioak eta beste batzurenak. Gure cookien politikari buruz gehiago irakurri dezakezu.

  •   ERAKUSKETA IBILTARIA

Inaziotar Bidearen erakusketa Arabara heldu da

Erakusketa ibiltaria Gipuzkoan hasi zen, eta Inaziotar Bidearen etapak egiten ari da, bere kultura-balioa aldarrikatzeko.

Maider Etxebarria Eusko Jaurlaritzako Turismo eta Ostalaritzako zuzendariak, Cristina González Arabako Foru Aldundiko Enplegu, Merkataritza eta Turismo Sustapenaren diputatuarekin eta Pedro San Vicente Aldako alkatearekin batera, Inaziotar Bideari buruzko erakusketa ibiltaria aurkeztu du, gaur, Arabara iritsi baita.

Erakusketa martxoan hasi zen, eta Inaziotar Bidearen etapak egingo ditu; Loiolako Inaziok 1522an bere jaioterritik, Azpeitiatik, Kataluniako Manresa hiriraino egin zuen ibilbidea.

Turismo zuzendariak zera azaldu du: “erakusketaren helburu da bidearen balioa handitzea, haren kultura- eta historia-balioaren gainean sentsibilizatzea, zeharkatzen dituen paisaia eta udalerrien edertasunaren gainean eta hura aldarrikatzeko garrantziaren gainean”.

Cristina González diputatuak nabarmendu du Inaziotar Bideak Arabako eskualdeetako ekonomia eta turismoa garatzeko izan dezakeen eginkizun garrantzitsua, eta zera esan du: “aterpetxeen sarea sortzeko lanean ari gara, bidaiariei zerbitzuak hornitzeko”.

Erakusketa horrek, lehendabizi, Inaziotar Bidearen udalerriak zeharkatuko ditu eta, aurrerago, euskal hiriburuak. Martxoan hasi zen La Antiguan (Zumarraga), Azpeitiatik jarraitu zuen apirilean, Arantzazu, Antio eta Araia maiatzean, Alda ekainean, Santikurutze Kanpezu uztailean eta Guardia eta Lapuebla de Labarca abuztuan.

Erakusketako kubo horietan, 7 etapen eta Euskaditik egiten dituen 150 kilometroen gaineko informazioa jaso da: Urola Erdia, Urola Garaia Debagoiena, Arabako Lautada, Arabako Mendialdea eta Arabako Errioxa.

Maider Etxebarriak eta Cristina Gonzálezek gogora ekarri dute zer garrantzitsua den Inaziotar Bidea bezalako baliabideen alde egitea; izan ere, jasangarritasun-estrategiara egokitzen diren bisitariak erakartzen dituzte: bisitari horiek ingurunea babesten dute, gure herriak arreta turistikoaren foku nagusietatik kanpo ezagutu nahi dituzte, zenbait lurralde bisitatzen dituzte eta beren egonaldia luzatu ohi dute, bidearen jardunaldiei aurre egin ahal izateko.

Apirila 2024

AL AR AZ OG OR LR IG
1 2 3 4 5 6 7
8 9 10 11 12 13 14
15 16 17 18 19 20 21
22 23 24 25 26 27 28
29 30