Web gune honek cookieak erabiltzen ditu, propioak eta beste batzurenak. Gure cookien politikari buruz gehiago irakurri dezakezu.

  •   TURISMO GASTRONOMIKOAREN MUNDUKO FOROA

Isabel Muela sailburuordeak Donostian ospatuko den Turismo Gastronomikoaren Munduko V. Foroa aurkeztu du

" Turismo Gastronomikoaren Munduko V. Foroa enpleguaren sorkuntza eta ekintzailetza izango ditu aztergai

Foroaren eduki nagusiak eta helburuak prentsaurreko batean aurkeztu ziren TMEren egoitzan, erakunde horretako Idazkari Nagusi Zurab Pololikashvili, Espainiako Turismoko Estatu Idazkari Isabel Oliver, eta Basque Culinary Center-eko (BCC) Zuzendari Joxe Mari Aizega buru zirela. Haiekin batera izan ziren Eusko Jaurlaritzako Turismo eta Merkataritzako sailburuorde Isabel Muela, Kultura, Turismo, Gazteria eta Kiroleko diputatu Denis Itxaso, eta Donostiako Udaleko alkateorde Ernesto Gasco, nazioarteko ekitaldi hori gauzatzeko funtsezko bazkideen izenean.

TMEren Turismo Gastronomikoaren Munduko Foroak eta Basque Culinary Center-ek esperientzien trukea sustatzen dihardute turismoan eta gastronomian aditu direnen artean, eta jardun egokiak identifikatzen dituzte. 5. Foroak etorkizunean turismo gastronomikoak behar izango dituen trebetasunak eta ezagutzak izango ditu aztergai, eta arreta berezia jarriko du gastronomian bidaiatzeko motibazio nagusienetako bat den aldetik. Gainera, Foroak aztertu egingo du turismo gastronomikoaren ahalmena talde desfaboratuak hobeto integratzea lortzeko eta lan-ingurunearen kalitatea hobetzeko.

Beraz, 5. Foroak turismo gastronomikoak etorkizunean eskatuko dituen trebesiak eta ezagutzak aztertuko ditu, gastronomia bidaiatzeko arrazoi nagusietariko bat den heinean. Gainera, ekintzailetza eta ekosistemen sormena bultzatzen dituzten esparru lagungarriak zehaztu nahi dira, turismo gastronomikoaren balore-katean zehar enpresa berrien arteko lotura piztuz. Foroak turismo gastronomikoak babesgabeko taldeen integrazioa eta lan-inugurumenaren kalitatea hobetzeko duen ahalmena ere aztertuko du.

Ekintzailetza eta garapen jasangarria

Foroak balioko du, baita, Turismo Gastronomikoaren start-up-en Munduko 1. Lehiaketaren irabazlea ezagutzera emateko; lehiaketa Promperuren laguntzarekin gauzatu baita. Irabazleak Culinary Action-en 2019ko bigarren seihilabetean parte hartzeko saria jasoko du.

Informazio gehiago:

http://www2.unwto.org/event/5th-unwto-world-forum-gastronomy-tourism-0

 

 

Maiatza 2024

AL AR AZ OG OR LR IG
    1 2 3 4 5
6 7 8 9 10 11 12
13 14 15 16 17 18 19
20 21 22 23 24 25 26
27 28 29 30 31