Web gune honek cookieak erabiltzen ditu, propioak eta beste batzurenak. Gure cookien politikari buruz gehiago irakurri dezakezu.

  •   ITOURBASK

Itourbask Sareak Eltziego ezagutzeko bidaia bat antolatu du

1 / 2

Gaur goizean, Itourbask Sarea osotzen duten turismo bulegoek Eltziego ezagutzeko bidaia bat

egin dute.

Ezagutza-bidaian, Sareko bulego ezberdinetako teknikariez gain, Turismo, Merkataritza eta kontsumo sailburu Sonia Pérez; Turismo eta Merkataritza sailburuorde Isabel Muela; Turismo zuzendari Goyo Zurro, eta Eltziegoko alkate Luis Aldazabal izan dira, besteak beste.

Jardunaldian turismo-sektorearen geroa aztertu da eta erabilera turistikorako gela eta etxebizitzen Dekretuaren prozedurak eta edukiaz gain, Euskadiko enpresa eta ekintza turistikoen erregistroan dauden enpresei buruzko informazio-eskerei erantzuteko era azaldu dira. Gainera, Deustuko Unibertsitateko ikasleek egindako “Etorkizuneko Bulegoa” lanaren emaitzak aztertu dira.

Ondoren, herri arabarraren interes turistikoa duten toki ezberdin bisitatu dira.

 

Martxoa 2024

AL AR AZ OG OR LR IG
        1 2 3
4 5 6 7 8 9 10
11 12 13 14 15 16 17
18 19 20 21 22 23 24
25 26 27 28 29 30 31