Web gune honek cookieak erabiltzen ditu, propioak eta beste batzurenak. Gure cookien politikari buruz gehiago irakurri dezakezu.

  •   PRENTSA BIDAIA-BELGIKA

Kazetari belgiar bat ezagutza-bidaian Euskadin

" Argazkilari batekin "España Verde", Nafarroa eta Errioxari buruzko liburu-gida baten dihardu lanean.

Gorliz asteburu honetan
Gorliz asteburu honetan

Emmie Declerck kazetari belgiarra Donostian bizi da gaur egun eta bere senarrarekin, argazkilaria, “Disfrutar en la España Verde” liburu-gida prestatzen dihardu. Horrexegatik, bi asteburutan, Euskadi, Nafarroa eta Errioxako interes turistikoa duten toki zehatzak bistatuko dituzte.

Euskadiko leku asko ezagutu arren, batzuk Gipuzkoa eta Arabako Errioxa, esaterako, oso ondo, bidaia honekin Bizkaiko eta Arabako eremu batzuren ezagutzan sakondu nahi dute. Hain zuzen ere, asteburuan Urdaibai, Bilbo eta Uribe Kosta bisitatu dituzte eta datorrenean, Gasteizera hurbilduko dira.

Oraingoan, Urdaibai Bird Center, Santimamiñeko kobazuloak, Plentzia, Gorliz, Sopelana eta Getxo kostaldeko herriak eta Bilbo hiriburua izan dira aukeratuak.

Martxoa 2024

AL AR AZ OG OR LR IG
        1 2 3
4 5 6 7 8 9 10
11 12 13 14 15 16 17
18 19 20 21 22 23 24
25 26 27 28 29 30 31