Web gune honek cookieak erabiltzen ditu, propioak eta beste batzurenak. Gure cookien politikari buruz gehiago irakurri dezakezu.

  •   FITUR

Kirola Araban, euskera Urola Kostan eta teknologia aurkezpenetako protagonistak gaur Euskadiren standean

" Asteburuan ekintzez betetako egitaraua antolatuko da kaleko publikoarentzako

Asteburua gainean dago eta FITURek gaur bukatzen ditu profesionalei soilik zuzendutako egunak. Gaur Euskadiren standera hurbildu direnek, goizean zehar, turismo-nobedade batzuren aurkezpenak ikusi ahal izan dituzte.

Eguna, Arabako Turismo foro diputatu Cristina Gonzalezek “Araba, kirol-turismoko helmuga”-ari buruz egindako aurkezpenarekin hasi da. Kirol ekintzei eta esperientziei lotutako turismo-proposamen berriak, besteak beste, 50 orrialdetako liburuxka bat kirol eta kanpoan egiteko ekintzekin.

Jarraian, Urola Kosta eskualdeak eta Gipuzkoako Foru Aldundiak, apirilean hasiko den “Ongi etorri euskararen herrira” kanpaina aurkeztu dute. Bere helburua eskualdea bisitatuko duten pertsonei euskera ezagutzera ematea da Euskadiren kultur-ondarearen elementu ezberdin gisa. Ekimen honek, gainera turismo-sektorea eta biztanlegoa inplikatu nahi ditu, bisitariekin duten harreman zuzenagatik.

Azkenik, “Santurtzi turismo-helmuga arduratsu bat lortzeko lanean” aurkeztu da. Joseba Ramos Ekonomia Sustapeneko zinegotziak eta Arantza Garai, Turismo Santurtziko arduradunak ezagutzera emandako erraminta teknologikoak, bisitarientzako turismo-helmuga irisgarriagoa eskaintzeko asmoarekin. Hain zuzen ere, Bizkaiko ezkerraldeko herri honen historiarekin eta marinel-irudiarekin turismo-baliabide eta jarduerak eta, batez ere, gastronomia.

Eta bihar, Euskadiren standa asteburuko ekintzekin beteko da, kaleko jendeari zuzenduak

Larunbatan, 10:30etatik 19:00ak arte, eta igandean, 11:00etatik 15:00etara, Getariako eta Arabako txakolina, eta Arabako Errioxako ardo- eta olio-dastaketak egongo dira. Baita pintxo-tailerrak, magia-erakusketak, buruhandiak, euskal dantza garaikdeak Aukeran taldearen eskutik eta Idiazabal gazta eta sagardo naturala, Bizkaiko txakolina eta Arabako ardoaren arteko ezkontza-saioak ere.

 

Apirila 2024

AL AR AZ OG OR LR IG
1 2 3 4 5 6 7
8 9 10 11 12 13 14
15 16 17 18 19 20 21
22 23 24 25 26 27 28
29 30