Web gune honek cookieak erabiltzen ditu, propioak eta beste batzurenak. Gure cookien politikari buruz gehiago irakurri dezakezu.

  •   BILERA INSTITUZIONALA

Kolonbiako ordezkaritza bat eta Basquetourren arteko bilera instituzionala

Caldas Departamentuko Asanbleako eta Gobernazioko ordezkariek Turismoaren Euskal Agentziaren praktika egokietan interesa adierazi dute eta euskal erakundeekin dituzten harremanak finkatu nahi dituzte.

Harkaitz Millán, Basquetourreko zuzendariak, goizean, Euskadirekin harremanak indartzeko eta Turismoaren Euskal Agentziaren praktika egokiak ezagutzeko interesa duen Kolonbiako Caldas Departamentuko ordezkaritza instituzional batekin bildu da. Kolonbian, ostalaritza eta turismoa batazbestekoaren gainetik hazten ari den jarduera da, bere hasieran dagoen jarduera baina oso dinamikoa eta, une honetan, azpiegituretan inbertsioen beharra duena.

Kolonbiako ordezkarien eskaerari erreparatuz, bileran Euskadi marka turismo-marka gisa nola landu den azaldu zaie eta baita landa-turismoari buruz gobernuak dituen politikak ere. Ondoren, Bilbaoko Udaletxean udal agintariekin bilduko dira eta arratsaldean, Euskadiko Parke Teknologikoen Sareko ordezkariekin, Itziar Epalza presidentea buru izango dela.

Gaurko topaketez gain, atzo hainbat bilera izan zituzten Gasteizen, udal ordezkariekin eta Gorka Urtaran alkatearekin; Kanpo Harremantetarako idazkari nagusi Marian Elorzarekin, eta zuzendari Leyre Madariagarekin; Eusko Legebiltzarreko presidenta Bakartxo Tejeriarekin eta Kolonbiako Bake Prozesua babesteko Eusko Legebiltzarreko taldeartekoarekin; eta Nekazaritza, Arrantza eta Elikagaien Politikako sailburuorde Bittor Oroz eta HAZIko zuzendari Asier Arreserekin.

Euskadirako bisita hau azken hilebete hauetan Euskadiren Txile, Peru eta Kolonbiako Ordezkaritzak Caldaseko Departamentuarekin izandako harreman estuaren fruitua da.

Apirila 2024

AL AR AZ OG OR LR IG
1 2 3 4 5 6 7
8 9 10 11 12 13 14
15 16 17 18 19 20 21
22 23 24 25 26 27 28
29 30