Web gune honek cookieak erabiltzen ditu, propioak eta beste batzurenak. Gure cookien politikari buruz gehiago irakurri dezakezu.

  •   EUSKO LEGEBILTZARRA

Kontsumitzaileen Estatutuaren Legea sortuko dela iragarri du Sonia Pérez Ezquerra sailburuak Legebiltzarrean egin duen agerraldian

" 2020-2030 azterketak hurrengo hamarkadan turismoa BPGaren 4 puntutan hazi daitekeela zehazten du " Exceltur-eko Monitor-ak adierazi duenez, Euskadi lehen Autonomia Erkidegoa da turismoaen lehiakortasunean, Sailaren Praktika Egokien aipamenarekin. " Euskal saltokietan salmenten porzentaia e-commerce-ekin %35,3koa da, 2017arekiko %8,1 igo da. "Hazkunde garrantzitsua gure helburua %1,75ekoa zela kontutan izanik" azpimarratu du Sonia Pérezek. " Kontsumobidetik, lehen aldiz, Zerbitzuen Gutun bat sortzea bultzatu da biztanlegoarekiko neurtu daitezkeen berariazko konpromisuak zehazteko.

Turismo, Merkataritza eta Kontsumo sailburu Sonia Pérez gaur Eusko Legebiltzarreko Merkataritza, Turismoa eta Kontsumo Batzordearen aurrean agertu da sailaren ildo estrategikoak eta egitasmoak azaltzeko. Sailburua “turismoak eta merkataraitzak pisu estrategikoa dutela Euskadiren ekonomian” gogoratuz hasi da. Bien artean, 236.000 afiliazio biltzen dituzte, hau da, Euskadin dagoen enpleguaren ia %25ª eta BPG-ren %17a.

Guzti hau bi sektoreren arteko dikotomia egoera oso garrantzitsu batean, “hainbat topagune eta osagarritasun dituzten gorantz doan turismoa eta eredu-aldaketa prozesu batean dagoen merkataritza”

TURISMOA

Egoera honetan, turismoa eta ostalaritza hazten dagoen industria da, ezohiko epeetatik kanpo sortu dena. 2019ko lehen lauhilekoak 963.000 bisitari erakarri ditu, 2018ko aldi berean baino %5,4 gehiago.

Sailburuak Plan estrategikoaren 7 ardatz neurri zehatzekin azaldu ditu. Alde batetik ezohiko turismo eskaintza baten garapena, Turismo Industriala, Familia-turismoa edota The Basque Route bezalako produktuekin.

Bestalde, bisitariak erakartzea eta fidelizatzea marketin digitalari eta enpresen sostenguarekin. Turismoa sustatzeko eta merkaturatzeko laguntzek “ 2.632.000€ inbertidu zituzten 45 onuradunekin eta 550.000 euroko laguntza jaso zituenak”

Hirugarren ardatsa bertako biztanlegoarentzat balorea sortzean datza. “Erosketa arduratsuetan Euskadin barrena” produktua eta “Made in Basque Country” marka bultzatu eta sortuko ditugu.

Laugarren ardatsa turismo jasangarrirako jarduerak bultzatzekoa da, jasangarritasunaren ikuspuntuarekin bere hiru arloetan: ingurumenaren jasangarritasuna natura-ingurua errespetatu dezan eskaintza batekin. Jasangarritasun ekonomikoa, etorkizun eta egiturazko konpromisuen aldeko apustuarekin. Eta Jasangarritasun soziala turismoaren irabaziak bertako biztanlegoan itzul daitezen.

Bosgarren ardatsak sektorearen formakuntza eta lehiakortasun baldintzak erraztea bilatzen du, turismo enpresen Ekintzailetzari eta Lehiakortasuna hobetzeko Laguntza berria ezarri zaiona.

Azkenik, azken bi ardatsak lurraldeko turismo kudeaketaren eredua hobetzen eta kudeaketa eta gobernantza eredu berria suspertzen zentratzen dira. Honetan, lantzen ari garan eta laister aurkeztuko dugun SARETOUR Sare Publiko-Pribatuak paper nagusia izango du” gogoratu du sailburuak.

“Turismoa garatzeko gure egitasmoaren ardatz tiratzaileetariko bat gastronomia da, beraz ostalaritza sektorea egitasmo honekin guztiz lotuta dago”. Sailburuak sektorearekin dauden aliantza batzuk adierazi ditu, esaterako 3 elkarteek duten izendun dirulaguntza; lan-arriskuan prebenitzeko formakuntza; Turismo Gastronomikoaren Munduko Foroa; Ostalaritzan Praktika Egokien Gida; “España Verde” markarekin lan bateratua; edo Ekintzailetzari eta turismo ekipamenduen modernizazioari laguntzak, %66 jatetxe-enpresei zuzendua.

 

MERKATARITZA

 

Sailburuak euskal merkataritzaren eskenatokia aztertu du “ biztanlegoari zerbitzua, bizitza-kalitatea eta gure hiri-ereduaren giza-kohesioa bermatzeko gitzak diren ekintzailetza eta lehiakortasun erakundeetako politikak sektorea sendotzeko eta modernizatzeko bi erraminta estrategiko bihurtzen dituen dualtasun prozesu batean”.

Merkataritzako Zuzendaritza-planaren ebaluazioa egin da eta honako emaitzak ezarri dira: Lehen ardatsak sektorearen modernizazio eta gaztetze-jarduerak zehazten zituen, ekintzailetzari laguntza berriak azpimarratuz eta “ezin hobeak diren emaitzakin”: enpresen 569 eskaeratatik 221k jaso dituzten diru laguntzak, 5.278.000 euroko inbertsioarekin eta 1.896.000 euroko dirulaguntzarekin.

Bestalde, finkatuta dauden programetan irizpide berriak eman zaizkie emaitzak hobetzeko asmoa duten aginduei, esaterako zehaztugabeko enpleguari edo emakumea lan-baldintza berdinetan lanean hasteari lehentasuna eman dizkien irizpide sozialak.

Enpresen Lehiakortasuna hobetzeko 2 ardatsan, saila euskal merkataritzari eten digitala gainditzeko erramintak ematen ahalegindu da. E-commerce-n bidez salmentak dituzten enpresen porzentaia %13,2koa da, 2017an baino %1 gehiago. E-commerce-a duten euskal saltokietan on line salmenten porzentaia %35,3koa da, 2017an baino %8,1 handiagoa. “Hazkunde nabaria gure helburua %1,75ekoa zela kontuan izanez gero” azpimarratu du Sonia Pérezek.

Hiriguneen susperketa komertzialari zuzendutako Planaren hirugarren ardatsan, “Hirigune”-k urtero sare asoziatiboari lotutako 80 proiektu baino gehiago bultzatzen ditu, gabonetako azokak, erakusleihoen lehiaketak edo azokak bezalako suspertze- eta erakartze-ekintzak ematen dituztenak.

Azken ardatsak merkatal-politikak hobetzea bilatzen du lidergo publikoa eta gobernantza indartzeko ikuspuntutik, sektorearekin etengabeko interlokuzio erraza mantenduz, bilerak, jardunaldiak eta aurkezpenen bidez merkatal Federazioetako ardunadunekin, udal-eremuetako elkarteetako ardunadunekin, hiri-plataformetako kudeatzaileekin eta Merkatal Ganbarekin.

 KONTSUMO

 Plan estrategikoaren ardatsak Kontsumobideren jarduera-arloetan gauzatzen dira:

Formakuntza eta informazioa

2018an 77.220 lagun zenbatu ziren Kontsumobideko tailerretan egindako 4.887 ekintzetan. Ohiko jarduerez gain, “ formakuntza jaso ahal duten taldeak indartu eta zabalduko ditugu enpresak sartuz”. Kontzientziazio lan honetan kontsumo-arbitrajearen papera oso garrantzitsua da. 2018an 1.446 enpresa berri atxikitu dira kontsumo-arbitrajera eta honezkero, Euskadin, 15.500tik gora dira.

Ikasleei zuzendutako ikastaroen barruan, Sailburuak hiru hizkuntza erabiltzearen aldeko apustu argia adierazi du, beraz aurrerantzean lehen hezkuntza eta ESOren lehen zikloko ikaslegoarentzako tailerrak ingelesez gehituko dira. Ordaindik bukatu ez den 2018-2019 ikasturteko datuek ikasleei zuzendutako programen arrakasta bermatzen dute: 125 hezkuntza-zentroetako 50.000 ikasle pasatu dira, honezkero, 2.600 tailerretatik.

Informazioari dagokionez, Sailburuak azpimarratu du “urteko azken hiruhilekoan kanpainak indartzea erabaki dugu bereziki kezkatzen gaituen gai batekin, nola eta non kontsumitzen dugun aukeratzeko kontsumitzaile moduan dugun erantzunkizuna. Kontsumitzea gure etorkizuna erabakitzeko era bat ere bada”.

Erreklamazioak eta kexak

Kontsumobideren beste jardueratariko bat kexak, salaketak eta erreklamazioei erantzutea da. 2018an Kontsumobidek 10.563 erreklamazio jaso zituen, ia %40 Interneten bidez erositako produktu edo zerbitzuakaitik. Hauei gehitu behar zaizkie Kontsumo Udal Bulegoen bidez kudeatutako 12.127 erreklamazioak eta kontsumitzaileen elkarteetako 1.430ak.

2019ko lehen 5 hilabeteetan 5.049 erreklamazio zenbatu dira, gehienak telefonia arlokoak. 174 espediente zigortzaile ireki dira eta 500 arbitraje-eskaeretik gora daude.

Ikuskapena

Kontsumobidetik 2018an egindako ikuskapenen emaitza orokorra 2.166koa da, bai alde aurretiaz zehaztutako kanpainen ondorioz eta baita erreklamazio eta salaketen ondorioz egindakoak ere. Ondorioz, merkatutik 6.115 produktu atera dira.

 

 

Apirila 2024

AL AR AZ OG OR LR IG
1 2 3 4 5 6 7
8 9 10 11 12 13 14
15 16 17 18 19 20 21
22 23 24 25 26 27 28
29 30