Web gune honek cookieak erabiltzen ditu, propioak eta beste batzurenak. Gure cookien politikari buruz gehiago irakurri dezakezu.

  •   TURISMO, MERKATARITZA ETA KONTSUMO SAILA

Madrilen diren Euskadiko "enbaxadoreekin" bildu da Sonia Pérez Ezquerra sailburua

1 / 2

Eusko Jaurlaritzako Turismo, Merkataritza eta Kontsumoko sailburu Sonia Pérez Ezquerrak elkarraldi bat izan du Madrilen diren euskaldun ospetsuekin enpresaren, politikaren, kirolaren, kulturaren eta komunikazioaren munduan. Berarekin batera izan da ekitaldian Turismo eta Merkataritzako sailburuorde Isabel Muela, eta Sailaren proiektuak zehaztu ditu hark.

Bertan izan diren “enbaxadoreen” artean zeuden CEOEko presidente Antonio Garamendi; Mediaset España-ko presidente Alejandro Echevarría; AEFAMEko presidente Andrés Sendagorta; Iñaki López, Jorge Fernández, Emma García eta Juanma L. Iturriaga aurkezleak; Imanol Uribe zinegilea, Ainhoa Arteta sopranoa eta Modesto Lomba diseinatzailea, beste askoren artean.

Sonia Pérez Ezquerra sailburuak gogora ekarri duenez “Euskadi berandu iritsi zen turismoaren fenomeno globalera guztiok ezagutu eta jasan ditugun arrazoi desberdinengatik. Eta a priori desabantaila bat izanik beste autonomia-erkidego batzuen aldean, horrek aukera eman digu hausnarketa bat egiteko orain gauden lekura iristeko. Industria lehiakor baina iraunkorrago batera, gako bakar batekin lan egitera behartzen gaituenera: iraunkortasuna”.

Sailetik egin zenean Plan Estrategikoa, harago joan zen Turismoaren gida-planean, ikuspegi zabalago baten bila, 2030aren aurretik emaitza handiak lortzea barnean hartuko zituena. 20-30 analisi horrek garrantzi handiko datu bat uzten zuen agerian, alegia Euskadiko turismoa 4 puntu gehiago igo litekeela BPG horren gainetik, (% 6). “Oraindik geratzen da marjina hazteko”, esanez jarraitu du sailburuak. “Espainia osoaren batez bestekoaren oso azpitik kokatzen da Euskadi turismo-intentsitatean, 19 postuetatik 16an, 3,5eko intentsitatearekin, Espainiaren batez bestekoa 10ekoa den bitartean”.

Turismoak merkataritzaren eskutik joan behar du gainera, adierazi du Sonia Pérez Ezquerrak. Bi sektoreek Euskadiko enpleguaren % 25 batzen dute, 236.000 afiliazio baino gehiagorekin Gizarte Segurantzan. Zenbakitan, bi sektore horiek gure BPGaren ia % 17 dira, industriatik 4 puntura bakarrik. “Jardueraren eragile izateaz gain, hurbileko merkataritzak lagundu egiten dio gure herri eta hirietako gizartearen eta lurraldearen kohesioari, eta identitatea eta berezitasuna ematen dizkie gure auzoei”.

“Zalantzarik ez dago gastronomia dela gure identitate-ikurretako bat eta sustatzen eta babesten jarraituko dugula enoturismoa eta turismo gastronomikoa. Apustu horri, ordea, beste proiektu berri batzuk gehitu nahi izan dizkiogu. Haietako bat da Turismo Industriala, kontuan hartuta laster elkartuko garela Ondare Industrialaren Europako Sarera (ERIH).

Beste proiektu nabarmenetako bat da Erosketa arduratsuko turismoa, “merkataritzaren eta turismoaren sektoreak batzen dituena. Aukera dugu merkatuaren sinergia eta joera hori aprobetxatzeko eta erosketaren esperientzia benetakoak eta paregabeak indartu eta garatzeko”.

Sailburuak bertaratuei azaldu dizkie irudi eta sintonia turistiko berriak, #Basquexperience lemarekin, helburutzat hartuta erakustea Euskadi, milaka esperientzia bere baitan hartzeaz gainera, berez esperientzia bat dela. “Turismoa da gure aurkezpen-gutun nagusietako bat, bidaiariak erakartzeko ez ezik, gure bisita komertzialak edo enpresarialak atzerrira heltzea ahalbidetzeko ere, edo kasu honetan bezala, Espainiako beste erkidego batzuetara. Horregatik merezi zituen jada lema bat eta melodia bat, propioak, Euskadiren usaina, zaporea eta izaera itxuratuko zituztenak”.

 

 

Abendua 2019

AL AR AZ OG OR LR IG
            1
2 3 4 5 6 7 8
9 10 11 12 13 14 15
16 17 18 19 20 21 22
23 24 25 26 27 28 29
30 31