Web gune honek cookieak erabiltzen ditu, propioak eta beste batzurenak. Gure cookien politikari buruz gehiago irakurri dezakezu.

  •   ENOTURISMOA IWINETC 2019

Maider Etxebarria, Turismo eta Ostalaritzako zuzendariak IWINETC 2019 Enoturismoaren Nazioarteko Kongresua aurkezteko prentsaurrekoan parte hartu du

Arabako Enplegu, Merkataritza eta Turismo Sustapena eta Foru Administraziorako foru diputatu Cristina Gonzalezek, Gasteizko alkateorde Itziar Gonzalok eta Jaurlaritzako Turismo zuzendari Maider Etxebarriak aurkeztu dituzte gaur Europako enoturismoaren topaketa profesional garrantzitsuenaren egitaraua eta nobedadeak. “Ekitaldi honek Araba eta Euskadi kalitatezko enoturismo-jomuga moduan mundu guztian sustatuko du” azpimarratu dute.

IWINETC 2019 martxoaren 12tik 14ra ospatuko da Gasteizko Europa Jauregian bi egunetako hitzaldirekin eta Arabako Errioxan izango den workshop jardunaldiarekin. Egitaraua prentsa espezializatua eta bidaia-antolatzailerentzako Arabako Errioxa, Araba eta Euskadin zehar egingo diren bidaiekin osotuko da. Ekintza osogarri hauek martxoaren 17ra arte luzatuko dira.

Enoturismoaren Nazioarteko Kongresuaren hiru erakunde babesleek (Eusko Jaurlaritza, Arabako Foru Aldundia eta Gasteizko Udala) azaldu dituzte gaurko prentsaurrean hitzaldien egitaraua, worshop-a eta gainontzeko ekintzetako zehaztasunak. Hiru erakundeetako ordezkariak bat etorri dira era honetako kongresu bat Araban ospatzearen garrantzia azpimarratzerakoan, Euskadiren posizionamenduari lagunduko diolako eta batez ere, Arabako Errioxakoarenari, enoturismoaren erreferentziako jomuga moduan. Kongresua sektoreak gehien itxaroten duen hitzordua da eta emaitzek eskaintza bideratzeko lagunduko dute, eskakizunaren joera berrietara egokituz.

Gasteizko alkateorde Itziar Gonzalok azaldu du egitarau ofiziala martxoaren 11an hasiko dela ekintza osogarrietako partaideei ongi-etorria emanez Artium Museoan. Europa Jauregian berrikuntzan, marketinen eta marka-sormenean, garapen profesionalean eta sareetan adituen hitzaldiak egingo dira martxoaren 12 eta 13an eta baita, produktu enoturistikoetako hornitzaileen (elkarte, turismo-bulego, ardoaren museoak, hotelak eta upategiak) erakusketa gune zabal bat ere.

Hogei bat herritako sektorearen 250 profesional inguruk parte hartuko dute bi hitzaldi-jardunaldiotan. Espainia, Armenia, Australia, Alemania, Austria, Belgika, Kanada, Estonia, Frantzia, Erresuma Batua, Hungaria, Israel, India, Italia, Japonia, Letonia, Moldavia, Portugal, Errusia, Suedia, Suiza, Uruguay, Estatu Batuak eta Hegoafrika dira jatorrizko herrietako batzuk.

Arabako Enplegu, Merkataritza eta Turismo Sustapena eta Foru Administraziorako foru diputatu Cristina Gonzalezek hitzaldi-jardunaldien ondoren, martxoaren 14an, lan-jardunaldi bat Arabako Errioxan ospatuko dela esan du, enoturismoan espezializatutako 45 bidaia-antolatzailerekin. “Topaketa hau enpresen eta bidaia-antolatzaileen artean garrantzitsua da etorkizunerako lankidetzei begira. Mundu guztiko enoturismoan agentzia espezializatuak joango dira: Estatu Batuak, Frantzia, India, Hong Kong, Alemania, Mexiko, Filipinak,…” azpimarratu du.

14an press trip-ak egingo dira, Euskal Erkidegoko enoturismoaren upategi, baliabide eta toki interesgarrienetara hurbilduko dituen bisita-programa batean oinarrituak, Estatu Batuetatik, Australiatik, Indiatik, Erresuma Batutik, Norwegiatik, Hegoafrikatik edota Australiatik etorritako enoturismoan espezializatutako dozena bat hedabiderekin, euren jarraitzaileei enoturismoaren ikuspegi zabala eskeiniko dielarik.

15ean, fam trip-ak egingo dira workshopean parte hartu duten bidaia-antolatzailee zuzenduak. Eusko Jaurlaritzako Turismo zuzendari Maider Etxebarriak azaldu du bidaia hauek marketin-estrategia bat direla bidaia-antolatzaileek jomuga ezagut dezaten ondoren euren bezeroei konfidantza eta segurtasunarekin opatu ahal izateko. Bidaia-antolatzaileek Euskadiko enoturismoaren baliabide nagusiak ikusiko dituzte, produktuaren erakusleihorik onenak, gero egonaldiak salduko dituen bidaia-antolatzaileak berak esperientzia bizi ahal duelako eta ondoren bizi izan duena bezeroei igorri.

Horrela, lehen jardunaldian Arabako Errioxako Baigorri, Eguren Ugarte, Almazara, Vila Lucía Ardoaren Zentroa, Casa Primicia… besteak beste bisitatuko dituzte. Martxoaren 15ean Gipuzkoara joango dira eta bertan, Donostia eta Getariako Gaia upategia ezagutuko dituzte. Azken egunean, Bilbo eta Fernando Canalesen “La Despensa del Etxanobe”-ren txanda izango da.

Martxoa 2024

AL AR AZ OG OR LR IG
        1 2 3
4 5 6 7 8 9 10
11 12 13 14 15 16 17
18 19 20 21 22 23 24
25 26 27 28 29 30 31