Web gune honek cookieak erabiltzen ditu, propioak eta beste batzurenak. Gure cookien politikari buruz gehiago irakurri dezakezu.

  •   MEC PROGRAMA

MEC programak 2.100.000 euro zuzenduko ditu saltokiak modernizatzen laguntzeko (Gobernu Bilera 2018-05-22)

Merkataritza Saltokiak Modernizatzeko Laguntza Programak (MEC) euskal saltokien kudeaketarako tresnen eta azpiegituren berrikuntza eta hobekuntza bultzatzea du helburu.

Aurten, bere aurrekontutik 2.100.000 € zuzenduko ditu helburu horiek lortzeko diren hainbat laguntza-lerrotara. Itzulgarriak ez diren diru-laguntzatzat hartuko dira laguntzak, eta burututako eta ordaindutako inbertsioak finantzatzeko izango dira. Gehienezko diru-laguntza 9.000 €-koa izango da enpresa eta urte bakoitzeko. Zenbateko horrek ezin du izan onartutako inbertsioaren % 30etik gorakoa.

Merkataritza-jarduera duten enpresei bideratuko zaizkie laguntzak, halakotzat hartuta helburu horretarako erositako produktuak edo merkantziak merkaturatzea, eta baita azken kontsumo-ondasunen salmenta ere, ekoizleek, artisauek edo industrialek zuzenean egindako salmenta alegia, halakotzat hartuta produkzio-, merkaturatze- edo hirugarrenei emandako zerbitzu-prozesuetan sartuko ez diren ondasunak.

Laguntza-portzentajearen portzentaje-hazkunde berriak gehitu dira:

  • 3 puntu gehigarri Berdintasun edo Kontziliazio Plan bat izateagatik.
  • 2 puntu gehigarri balio erantsia eta berezitasuna ekarriko dituen inbertsio bat egiten bada, edo ekimen berritzaile bat bada.
  • 2 puntu gehigarri enplegatuen erdiek gutxienez kontratu finkoa duten saltokietarako.
  • 2 puntu gehigarri Euskadiko Kontsumoko Arbitraje Sistemari atxikitzeagatik.

Interesatuek 2018KO EKAINAREN 1ETIK UZTAILAREN 2RA arte aurkez ditzakete eskaerak.

Apirila 2024

AL AR AZ OG OR LR IG
1 2 3 4 5 6 7
8 9 10 11 12 13 14
15 16 17 18 19 20 21
22 23 24 25 26 27 28
29 30