Basquetour: Turismoaren Euskal Agentzia. Agencia Vasca de Turismo

La ciudad inglesa de Manchester acoge hoy una presentación de Euskadi como destino para eventos, ferias y congresos, organizada por el departamento de Turismo, Comercio y Consumo del Gobierno Vasco, a través de Basquetour. En la presentación colaboran también la OET (Oficina Española de Turismo) de

• Bilbo eta Donostiako Convention Bureau-en, Turespañaren eta Easyjet aire-konpainiaren lankidetzarekin

2017/09/12 - BASQUETOUR
FacebookTwitterLinkedin

Gaur, Manchester hiri inglandarrak, ekitaldietarako, azoketarako eta kongresuetarako jomuga gisa, Euskadiren aurkezpen bat hartuko du, Eusko Jaurlaritzaren Turismo, Merkataritza eta Kontsumo sailaren eskutik, Basquetourren bidez. Aurkezpenean Turespañak Londresen duen Turismo Bulegoak eta Bilboko eta Donostiako Convention Bureau-ek ere parte hartuko dute. Hortaz, ekitaldia erakundeen arteko eta publiko-pribatuen arteko koordinazioari esker gauzatuko da.
Mota honetako ekintzak oso garrantzitsuak dira turismoa ohiko sasoietatik kanpo garatu dadin, izan ere, Euskadira arrazoi profesionalakaitik etortzen den bisitaria urtean zehar etortzen da eta gainera, aisia-bisitariak baino gastu handiagoa egiten du. Euskadin, atzerriko bisitariek jomugan, bataz beste, 145€ gastatzen dituzte pertsonako egunero eta, aldiz, aisia-bisitariak egiten duen bataz besteko gastua 110€-koa da. Bestalde, Erresuma Batua euskal turismoarentzako lehentasuneko merkatua da eta Manchester UK-ko hiririk garrantzitsuenetako bat da, bertan enpresa munduak pisu handia izateaz gain.
Aurkezpenera, Euskadiren eskaintzan interesa duten hogei bat MICE agentzia eta ekitaldi-antolatzaile joango dira. Ekitaldian, Euskadi jomuga ezeze, Bilbok eta Donostik MICE turismorako duten eskaintza aurkeztuko dute. Bere aldetik, Easyjet-ek Euskadirekin dituen ibilbideak emango ditu ezagutzera, batez ere, Bilbo eta Manchester bitartekoa. Bukatzeko, euskal sukaldari batek euskal gastronomian oinarritutako koktel bat eskainiko du.
 

Buscador

Lege-oharraHarremanaDeskargakBeste webgune batzukBerriakEgutegia