Basquetour: Turismoaren Euskal Agentzia. Agencia Vasca de Turismo

Birding Euskadi Rutland azoka inglandarrean

2017/08/31 - BASQUETOUR
FacebookTwitterLinkedin

Abuztuaren 18an, bigarren urtez jarraian, Turismo, Merkataritza eta Kontsumo sailak turismo ornitologikoari buruzko Rutlandeko azoka britaniarrean parte hartu zuen, “Birding Euskadi” markapean, Euskadik turismo produktu honi lotuta duen eskaintza erakutsiz.
Eusko Jaurlaritzak Turespañako standean beste elkarte autonomoekin batera parte hartu zuen, Valentzia, Galizia eta Asturiasekin, hain zuzen.
Abuztuaren 20ra arte luzatu zen azokan 400 erakusle eta 25.000 bisitaritik gora izan ziren. Hauek jarduerarekin lotutako bidaiak, ostatuak, material optikoa, ekipamendua, ekintzak eta produktuak ezagutzeko aukera izan zuten. Baita naturaren kontserbazioarekin zerikusia duten egitasmoak ere. Hiru egunetan, topaketak, aurkezpenak eta hitzaldiak ospatu ziren.
“Birding Euskadi” produktuan interesa agertu zuen publikoaren profila 60 eta 70 urte bitarteko bikotearena izan zen, hegaztiak ikusteko zaletasuna duten pertsonak, natura eta kultura zaleak. Aldi berean, argazkigintzan eta gastronomian interesatuak. Bidaia euren kabuz antolatzeko asmoa agertu arren, esperientziak eskaintzen dituzten bertako enpresei buruzko informazioa eskatzen zuten, batez ere, bisita gidatuei buruzkoa.
Bisitari gehienek euskal hiriak ezagutzen badituzte ere, batez ere Bilbo eta Donostia, ez ostera, jomugaren balore ornitologikoa eta naturala. Bilbora, itsasontziz ezeze, bisitari britaniar asko hegazkinez iristen diren arren, kasu askotan euren azken jomuga Espainiako hegoaldea da eta ez dute ezagutzen Euskadiren eskaintza ornitologikoa. Beraz, azoka hau bisitariari euskal jomugaren natura aniztasunari buruzko informazioa emateko aukera ezin hobea da, etorkizunean Euskadi bisitatzeko gogoa sortzen baitu.
Euskadik hegaztiak begiztatzeko 9 gune ditu, informazio bulegoekin eta 24 ibilbiderekin.
 

Buscador

Lege-oharraHarremanaDeskargakBeste webgune batzukBerriakEgutegia