Basquetour: Turismoaren Euskal Agentzia. Agencia Vasca de Turismo

Italiako kazetariak egunotan Euskadin barrena

• Turismo, Merkataritza eta Kontsumo sailak antolatutako bidaia igandera arte luzatuko da, jomugaren tokirik adierazgarrienetatik.

2017/09/13 - BASQUETOUR
FacebookTwitterLinkedin

Gaur hasi da Italiako kazetari batzuek, igandera arte, Euskadiko turismo-tokirik esanguratsuenetatik egingo duten bidaia: hiru hiri buruak, Getaria eta Arabako Errioxatik, hain zuzen ere.
Gonbidatutako kazetariak merkatu italiarreko bidaia eta bizimodu-aldizkari eta webgune garrantzitsuetarako egiten dute lan.
Bidaia Eusko Jaurlaritzaren Turismo, Merkataritza eta Kontsumo sailak antolatu du, Basquetourren bidez, eta Milango OET-aren ekimenez.
Italia merkatu interesgarria da euskal turismoarentzat eta aire-konexio onak ditu. 2016an, 62.400 italiar etorri ziren Euskadira. 2015ean baino %2,1 gehiago eta 2011an baino %12,2 gehiago.

 

Buscador

Lege-oharraHarremanaDeskargakBeste webgune batzukBerriakEgutegia