Basquetour: Turismoaren Euskal Agentzia. Agencia Vasca de Turismo

Euskadik eta Andaluziak turismo-ahalmenak batu dituzte Argentinako turistak erakartzeko

• Nazioarteko Latinoamerikako Turismo Azokan zeuden Euskadiko eta Andaluziako gobernuetako ordezkaritzek batera aurkeztu zituzten haien helmugak. • Turismoaren sektoreko turoperadoreak, profesionalak eta erakundeak hurbildu ziren aurkezpenera. • Retortillo sailburua Argentinako Turismo Ministroarekin bildu zen FIT 2017 azokaren esparruan.

2017/11/02 - BASQUETOUR
FacebookTwitterLinkedin

Harkaitz Millán Eusko Jaurlaritzako Turismoaren Euskal Agentziako zuzendariak (Basquetour) eta Gorka Lerchundi Andaluziako Turismo Marketineko arduradunak batera aurkeztu zituzten Euskadi eta Andaluzia, eta Argentinako turismoaren profesionalei bi helmugak uztartzeko aukerak azaldu zizkieten.

“Kontrasteen sedukzioa” izenburupean Euskadiko eta Andaluziako ordezkariek turistei aukera sorta zabala eskaintzen dieten 2 lurralderen aniztasuna azaldu zuten, Europako eta, zehazki, Espainiako erakargarritasuna baliatuta. “Bi erkidegoen erakargarritasun-ahalmena baliatu behar dugu, urruneko herrialdeetatik datozen turistek egonaldia luza dezaten eta zirkuitu partekatuak egin ahal izan ditzaten” adierazi zuen Millánek.

Euskadi ez da helmuga paregabea Argentinako turista gehienentzat, baina ahalmen handiko lurraldea da turista horiek erakartzeko, betiere Espainiara proiektatzen dituzten bidaien barruan. Katalunia eta Madril ondoren, Andaluzia da argentinarrek Espainian gehien bisitatzen duten hirugarren helmuga. “Gure ahalmenak batzea onuragarria da biontzat” adierazi zuen Harkaitz Millánek.

Hartara, argi geratu zen bi eskaintzak osagarriak direla eta ondo komunikatuta daudela. Ildo horretatik, Harkaitz Millánek nabarmendu zuen moduan, “bi lurraldeek airez oso komunikazio ona dute, ordubete baino gehixeagoko bidaia batean, eta hegaldiak daude Malagara, Granadara eta Sevillara” bi erkidegoak ezagutu ahal izateko.

Bilera Argentinako Turismo ministroarekin

Alfredo Retortillo Turismo Merkataritza eta Kontsumoko sailburua Gustavo Santos Argentinako Turismo ministroarekin bildu zen. Aurrez ere bat egin zuten Donostiako Turismo Gastronomikoaren Munduko Foroan.

Retortillo sailburuak, bi lurraldeak batzen dituzten loturak kontuan izanik, erakundeen arteko harremanak estutzearen eta turismo-trukea sustatzearen garrantzia nabarmendu zuen.
 

Buscador

Lege-oharraHarremanaDeskargakBeste webgune batzukBerriakEgutegia