Basquetour: Turismoaren Euskal Agentzia. Agencia Vasca de Turismo

Vuelingek bere basea Bilbon handituko du 2018ko udan iritsiko den laugarren hegazkinarekin

  • Konpainiak datorren urteko udan 1,7 milioi eskerleku baino gehiago eskainiko ditu, joandako udan baino %20 gehiago, hiriburu bizkaitarrean bere lidergoa indartuz.

2017/11/08 - BASQUETOUR
FacebookTwitterLinkedin

Vueling, Bilboko aire-konpainia nagusiak gaur 2018ko udako denboraldia aurkeztu du Loiuko aireportura iritsiko den laugarren hegazkinarekin. 180 plazako Airbus A320 bat da, aireportu honetan konpainiak dituen gainontzeko beste hiru hegazkinen modelo bera eta hiriburu bizkaitarrean martxoan lurreratuko dena. Aireontzi berri honei esker Vuelingek bere eskerleku-eskaintza nabarmen handituko du, konpainiak eskaintzen dituen frekuentzia eta bideak ere gehituz, eta Bilbora eta Bilbotik lehen eta azken orduan hegaldi gehiago jarriz.

Hegazkin berri honen iritsierak Bilbora, Vuelingek bere lan-taldea ere indartuko du zuzeneko 20 lanpostu berrirekin piloto eta kabinako tripulatzailekin, 92tik 112 profesional izatera base honetan. Honez gain, handling, mantenimendu eta aireportuko beste sailetan zuzenak ez diren beste lanpostu ere sortuko dira. Guztira, 40.

2005ean Bilbora heldu zenetik, Vuelingek etengabeko hazkundea mantendu du urterik urtera. 2010ean jarri zituen bere lehen Airbus A320ak aireportu bizkaitarrean, lidergoa lortuz, bederatu bide zuzen eta 900.000 bidaiarirekin. Bi urte beranduago, 2012an, konpainiak hirugarren hegazkina jarri zuen eta urtea, Bilbotik ateratako 1,2 milioi bidiarirekin bukatu zuen, Aenaren datu ofizialen arabera. Egun, Vuelingek merkatu-kuotaren %35a dauka Loiun eta 19 bideko programa, estatu zein nazioarte mailan.

2018ko udari begira, martxoa eta urria bitartean, Vuelingek 1,7 milioi eserleku jarriko ditu salgai Bilbon, iaz baino %20 gehiago, eta 20 bide zuzen guztira.
 

Buscador

Lege-oharraHarremanaDeskargakBeste webgune batzukBerriakEgutegia