Basquetour: Turismoaren Euskal Agentzia. Agencia Vasca de Turismo

Harkaitz Millánek Euskadik World Travel Market-en izan duen esperientziaren balorazio positiboa egin du

  • Euskal enpresek 100 bilera baino gehiago izan dituzte World Travel Marketen
  • Gastronomia, ekoturismoa eta Euskadiko ibilbideak izan dira bisitari profesionalen artean eskari gehien izan dutenak

2017/11/09 - BASQUETOUR
FacebookTwitterLinkedin

Harkaitz Millán Basquetour - Turismoaren Euskal Agentziako zuzendariak Euskadik Londresen World Travel Marketen esparruan, munduan nazioarteko turismo-azoka garrantzitsuenetakoan, izan duen esperientzia positiboki baloratu du.

Euskadi gero eta helmuga erakargarriagoa da turista britainiarrentzat, eta, azken sei urteotan, britainiarren sarrerak gora egin du % 58; bigarren nazioarteko merkatu garrantzitsuena da orain. 2017ko hileotan, 80.000 turista britainiar baino gehiago etorri dira Euskadira, aurreko urtean baino % 3 gehiago, aintzat hartuta aurreko urte osoan 114.000 etorri zirela.

Azokan, euskal enpresek 100 bilera baino gehiago izan dituzte, 184 herrialdetako 50.000 profesional baino gehiago batzen dituen ingurunean. Gainera, Euskadiren espazio bereziak sektoreko ehunka bisitariri egin die arreta, batik bat gastronomiaz interesatuta.

España Verderekin lankidetzan –Euskadi barruan dago–, Food&Travel aldizkari ezagunak gastronomiari buruzko ale berezia argitaratu du; horrek sendotu egin du WTMn aurkeztutako eskaintza.

Standera hurbildu direnen artean, interes berezia izan du, halaber, turismo ekologikoak eta lurraldeko ibilbideak. Oraintsu, Turismo, Merkataritza eta Kontsumo Sailak Burdinbide Berdeei eta natura-turismoari buruzko gida eguneratuak argitaratu ditu, eta horiek harrera ona izaten ari dira, turismo horrek gero eta interes gehiago eragiten duela kontuan hartuta, jasangarritasun-printzipioekin bat etorriz.

Buscador

Lege-oharraHarremanaDeskargakBeste webgune batzukBerriakEgutegia