Basquetour: Turismoaren Euskal Agentzia. Agencia Vasca de Turismo

Itourbask-eko profesional Idiazabal gaztaren ibilbidera hurbildu dira

• Bisita Itourbask-turismo bulegoen sareko teknikariek turismo baliabideei buruzko zuzeneko informazioa izateko egiten dituzten fam trip-en barnean kokatzen da

2017/03/22 - BASQUETOUR
FacebookTwitterLinkedin

Eusko Jaurlaritzaren Turismo zuzendariak, Maider Etxebarriak, gaur Itourbaskeko teknikariei eguneroko ahalegina eta “bisitariei ematen zaien tratua Euskadira egiten duten bidaia esperientzi errepikaezina izan dadin” eskertu dizkie.
Turismo bulegoetan izandako bisitak hazi egin ziren iaz 2015ekoekin alderatuta, bai bisitari nazionaletan bai atzerrikoak ere, eta 2 milioitik gorakoak izan ziren. Horrexegatik, profesionalei zuzendutako aholkularitza-lana ezinbestekoa da Euskadi Esperientziaren bidez, “bisitaria luzaroagoan gera dadin, bisita errepikatu dezan eta gure enbaxadorik onena izan dadin” azpimarratu du Maider Etxebarriak.
Teknikariek gaur Idiazabal gazta-ibilbidea ezagutu dute zuzen-zuzenean, Eusko Jaurlaritzako Turismo, Merkataritza eta Kontsumo sailak antolatutako fam trip edo ezagutza-bidaia batean.
Turismo eragileak GR 283-Idiazabal gaztaren Ibilbidea egitasmoaren aurkezpenean izan dira, Idiazabal gaztaren ekoizpen-zikloa hasieratik amaiera arte ezagutzeko aukera ematen duen ibilbidea, hain zuzen; latxa ardiak larratzen duen Aralar eta Aizkorri-Aratzeko Natura Parkeetan hasita, egiten den gaztandegiak, merkaturatzen den azokak eta izena eman dion herriraino, Idiazabaleraino.
Bisitak Delikatuzen, Ordiziako elikadura eta gastronomia zentroan, Ordiziako merkatuan eta Idiazabal gaztaren interpretazio zentroan jarraitu du.

 

Buscador

Lege-oharraHarremanaDeskargakBeste webgune batzukBerriakEgutegia