Basquetour: Turismoaren Euskal Agentzia. Agencia Vasca de Turismo

Retortillo sailburuak Donostiaren hautagaitza sostengatzen du helmuga europar hoberen gisa Euskadi-Basque Country markatik

• Turismo, Merkataritza eta Kontsumo sailburu Alfredo Retortillok Eusko Jaurlaritzaren sostengua erakutsi du gaur European Best Destinations erakunde aitortuak egindako Donostiaren hautagaitzaren alde 2017ko helmuga europar hoberen gisa. Retortillok erakundeen eta sektoreko eragileen lankidetzaren garrantzia nabarmendu du turismoa Euskadi-Basque Country markatik bultzatzeko.

2017/02/01 - BASQUETOUR
FacebookTwitterLinkedin

Sailburuak prentsaurreko bat eskaini du gaur, eta harekin izan dira Donostiako Udaleko alkateorde eta Ekonomia Bultzatzeko, Turismoko, Merkataritzako eta Ostalaritzako zinegotzi ordezkari Ernesto Gasco eta Kultura, Turismo, Gazteria eta Kirol diputatu Denis Itxaso, Donostiaren hautagaitza sostengatzeko helmuga europar hoberen gisa eta 2016ko turismoaren balantze bat egiteko INEk azken datu estatistikoak argitaratu berritan.
Donostiaren hautagaitza sustapen-aukera paregabea da 3 milioi turistatik gora eta baliabideetan estaldura zabala duen plataforma batean, sailburuak azaldu duen bezala. “Ezin dugu eta ez dugu hau bezalako aukerarik alferrik galduko turistak zalantzarik gabeko erakargarria duen hiri batera ez ezik, Euskadi osora ere erakartzeko. Donostia hautatua izatea jauzi bihurtu behar da hiriko txokoak erakusteko, baina baita haren ingurunekoak ere” azaldu du.
Horregatik, Retortillok turismoa sustatzeko elementu bateratzaile gisa nabarmendu du Euskadi-Basque Country marka. “Horretarako”, argitu du, “beharrezkoa da erakundeen eta sektore turistikoan jarduerak garatzen dituzten eragile publiko eta pribatuen koordinazioa.
Sailburuak azpimarratu du turistak Euskadi bezalako ingurune batera erakartzeko elementuak esperientzia izan behar duela: “Euskadi esperientzia bat izan dadila turistarentzat, denbora gehiago geratzera, gehiago gastatzera gonbidatuko duena”.
Turismoaren balantzea
Marka hau gauzatzeko testuingurua “ahalik eta hoberena” da, azaldu du Retortillok. Eustaten eta INEren datuekin, berretsi egiten da 2016ak errekor historikoa hautsi duela turisten etorreran. Guztira turisten 3.439.462 sarrerarekin (2015ean baino % 9,8 gehiago) eta 7.177.384 ostatu-gaurekin, hots, % 12 gehiago aurreko urtearen aldean,hazkundeak datu historikoen erregistroak gainditzen ditu.
Hoteletan sartu diren bidaiarietatik, % 38,5 Gipuzkoari dagokio, hazkunde handiena duena 2015aren aldean, % 9,1eko igoerarekin. Gainerakoa, % 47,3 Bizkaiari (+7,4) eta % 14,2 Arabari (+4,2). Ostatu-gauetan ere Gipuzkoak du igoerarik handiena, % 9,4, baina Bizkaiaren eta Arabaren hazkundea 8,6koa eta 8,4koa da.
Donostiaren hautagaitza sostenga daiteke otsailaren 10a arte www.votesansebastian.com helbidean botoa emanda.
 

Buscador

Lege-oharraHarremanaDeskargakBeste webgune batzukBerriakEgutegia