Basquetour: Turismoaren Euskal Agentzia. Agencia Vasca de Turismo

Portugaleko sukaldiririk onenetarikoena eta bidaietako kazetari freelance ospetsu bat prospekzio bidaian Euskadin

• Gaurtik hasi eta lau egunetan Bilbo eta Donostian, udazberrian egingo duten bidaia esperientzialaren jomugetan zehar ibiliko dira. Ondoren, “Volta ao Mundo” aldizkarian artikulu ezberdinak eta Europako 4 jomuga gastronomikoei buruz, euren artean Euskadi, gida bat aterako dira.

2017/02/06 - BASQUETOUR
FacebookTwitterLinkedin

Lisboako hogei sukaldaririk onenetarikoak, Ljubomir Stanisic eta Mónica Franco aldizkariko kazetariak, Portugaletik etorriak, gaur hasi dute prospekzio bidaia Euskadin barrena. Bidaia udaberrian egingo duten esperientzialaren aurrerapena izango da eta “Volta ao Mundo” aldizkarian artikulu ezberdinak eta Europako 4 jomuga gastronomikoei buruz, besteak beste Euskadi, gida bat argitaratzeko balioko du.
Aurretiazko bidaiak, Basquetourrek Lisboako OETa eta San Sebastián Turismorekin lankidetzan antolatua, lau egun iraungo du Bilbo eta Donostian zehar. Bizkaiko hiriburuan, hiria eta Guggenheim Museoa ikusiko dituzte eta Nerua jatetxean jango dute. Eta Donostian, pintxo ibilbide bat egingo dute, La Bretxako merkatuan erosiko dute, pintxo tailer batean parte hartuko dute, Albaola museoa (Pasaia), Maisor arrain kontserben lantegia (Getaria) eta Basque Culinary Center ikusiko dituzte eta sagardortegi batean eta elkarte gastronomiko batean jango dute.
Ljubomir Stanisic Bosnian jaio zen baina Portugalen egin zen sukaldari, bere sukaldaritza kreatiboa Cascaisen garatu zuen Lisboara joan aurretik. “100 Maneiras” bere jatetxean erabiltzen diren osagarri guztiak beti freskoak direla zihurtatzeko egunero Ribeira merkatura joaten da. Irudimena bere sukaldaritzaren ardatsa da eta plater gozoak prestatzen ditu, sarritan, modu artistikoan aurkeztuak. Lisboa hiriburuan bigarren jatetxe bat du, “Bistro 100 Maneiras”, deitutakoa.
Bere aldetik, Mónica Franco “Volta ao Mundo” bidaia aldizkarirako lan egiten duen freelance bat da. Aldizkariak, hilerokoa, kalitate grafiko handiduna eta bilduma egin daitekeena, 349.000 irakurle eta 60.000 aleko tirada ditu. “Diario de Noticias” eta “Jornal de Noticias” bezalako goibururen usaba den Global Media argitaletxekoa da. Bi hauek tirada handiko egunkariak dira, bidaia eta aisialdiko gehigarri garrantzitsuak dituzte eta erreportaiak partekatzen dituzte. “Volta ao Mundo” aldizkariak Portugalen, izen bereko telebista saio bat ere atera du.
Stanisicek eta Francok udaberrian egingo duten bidaian landuko dituzten edukiak bi profesional hauen sare sozialetan ere zabalduko dira eta Euskadi jomuga, beste euskarri eta bezero sareetan, esaterako enpresa handiko buruen artean, merkaturatzeko sustatuko da.
 

Buscador

Lege-oharraHarremanaDeskargakBeste webgune batzukBerriakEgutegia