Basquetour: Turismoaren Euskal Agentzia. Agencia Vasca de Turismo

“Ekolabel” egiaztagiria duten Euskadiko turismo ostatuek berriztatu beharko dute europar araudi berriaren arabera

• Gaur egun 22 euskal ostatuk dute egiaztagiri ekologiko hau • Araudi berriak “kanpinak” eta “turismo ostatuetako zerbitzuak” “turismo ostatuak” deitutako kategorian bateratzen ditu

2017/02/10 - BASQUETOUR
FacebookTwitterLinkedin

Europar Batasunak argitaratu berri ditu, etiketa ekologikoa “kanpinak” eta “turismo ostatuetako zerbitzuak” deitutako establezimenduei emateko, indarrean jarritako irizpide berriak. Aurrerantzean, aipatutako establezimenduak “turismo ostatua” deitutako kategoria bakar batean bilduko dira.
Europar baldintza berrien artean honako hauek daude: establezimenduak urtero barneko ebaluazio bat egitea, ingurumen neurriei buruz kontratatzen diren enpresei formakuntza eta informazioa ematea, energia berriztagarrietako argindarra kontratatzea, ISO 14001 edo EMAS bezalako kudeaketa sistemak dituzten hornitzaileak gailentzea, iturri eta dutxetako ur-emaria murriztea, solairu guztietan termoerregulazio mekanismoak gailentzea, sasoiko elikagaiak gehitzea eta bertako hornitzaileak bilatzea.
Europar etiketa ekologikoa edo “Ecolabel”-a ingurumen bikaintasuna suspertzen duen borondatezko eta Europa mailan onartutako egiaztagiria da. Turismo produktu eta zerbitzuei (ostatuak) ezartzen zaie eta Euskadin egiaztapenean gehien aurreratu duen kategoria azken hau izan da, gai honetan konpetentzia duen erakundea (Eusko Jaurlaritzako Ingurumen sailordetza, Ihobe elkarte publikoaren bidez) eta Basquetour eta EVE-Energiaren Euskal Erakundearen arteko lankidetzari esker.
Euskadin ingurumen egiaztagiriarekin 22 turismo ostatu daude eta 2014tik Basquetourren gainbegiradarekin egiten dute. Iaz 9 establezimenduk lortu zuten ekoetiketa, 2015ean 11k eta 2014an batek. Lehenago establezimendu bakar batek eskuratu zuen IHOBEk emandako egiaztagiria.

Hauek dira egiaztagiria duten euskal establezimenduak: Albergue juvenil Ulia-Donostiako Udala, Hotel-Apartamento rural Atxurra, Agroturismo Lurdeia, Agroturismo Arkaia, Las Casas de Amarita, Casa rural Etxegorri, Agroturismo Bisalde, Agroturismo Iabiti-aurrekoa, Ea Asteiko Landa etxeak/ Las casas de Ea-Astei, Hotel Amalurra, Apartamentos rurales Casa Lafuente, Gorosarri Landetxea, Hotel & Spa Etxegana, Hotel Arbe, Casa Rural Zadorra Etxea Landaetxea, Casa rural Arrizurieta Landaetxea, Agroturismo Madarian, Casa rural Errota-barri, Apartamentos Abaienea, Hotel Urune, Hotel Imaz y Legaire Etxea.
Orain, guztiek, araudi berrira egokitu behar dira, eta horretarako bai IHOBE eta baita Basquetourren laguntza izango dute.
Informazio gehiago:

http://eur-lex.europa.eu/legal-content/ES/TXT/HTML/?uri=CELEX:32017D0175&from=EN
 

Buscador

Lege-oharraHarremanaDeskargakBeste webgune batzukBerriakEgutegia