Basquetour: Turismoaren Euskal Agentzia. Agencia Vasca de Turismo

Euskadi, lehengo aldiz, Utretcheko 50 Plus azokan

2017/09/20 - BASQUETOUR
FacebookTwitterLinkedin

Atzo hasi zen 50 Plus azoka, senior publikoari zuzendua, eta Utretchen (Holandan), hilaren 23ra arte ospatuko da.
Euskadi lehenengoz joango da azoka honetara, bidaiari helduak, diruarekin eta ohiko oporroaldietatik kanpo bidaiatzeko denborarekin eta bidaia luzeagoetan. Beraz, publiko interesgarria da euskal turismoarentzako.
Euskadik bere eskaintza orokorra erakutsiko du.
Holanda merkatu interesgarria da Euskadirentzat eta gure jomugara datorren holandarraren profila 55 eta 70 urte bitarteko pertsonarena da, Euskadi oso ondo ezagutzen duena, independientea eta bere kabuz bidaiatzen duena. Euskadin natura eta kostaldea dituzte gustokoen baina baita hiriak ere, Bilbo eta Donostia, hain zuzen ere.
Gaur egun, egunero bi aire konexio daude Amsterdam eta Bilbo artean, KLM konpainiarekin.
Informazio gehiago:
https://www.50plusbeurs.nl/
 

Buscador

Lege-oharraHarremanaDeskargakBeste webgune batzukBerriakEgutegia