Basquetour: Turismoaren Euskal Agentzia. Agencia Vasca de Turismo

Euskal turismoaren eskaintza Tokioko JATA azokan

• Gaurtik hasi eta igandera arte Euskadik, Donostia Turismok ardurapean, toki bat izango du Turespañaren standaren barnean.

2017/09/21 - BASQUETOUR
FacebookTwitterLinkedin

Gaur hasi da JATA azoka, International Business Meeting, Tokion. Topaketa mistoa da, profesionalen eta kaleko publikoaren partaidetzarekin.
Asia-Pazifokoko azokarik garrantzitsuena da eta Euskadik mahai bat izango du Turespañaren standean, Donostia Turismoren ardurapean.
2011tik, gero eta japoniar gehiago etortzen dira Euskadira Europan barrena egiten duten bidaiaren barnean. Gurera, kulturak, gastronomiak, kultur eta historia-ondareak eta arkitektura modernoak erakarrita etortzen dira.
2016an 18.309 japoniar heldu ziren Euskadira.
 

Buscador

Lege-oharraHarremanaDeskargakBeste webgune batzukBerriakEgutegia