Basquetour: Turismoaren Euskal Agentzia. Agencia Vasca de Turismo

Getxophoto Bilbora zabaldu da

• Urriaren 1ean etan bukatzen da “Edontzi-azpikoen ibilbidea”, Paolo Woods argazkilariaren lanekin egindako beste horrenbeste edontzi-azpiko biltzeko hiriburu bizkaitarra eta Algortako 8 tabernetan zehar egituratutako ibilbide originala.

2017/09/22 - BASQUETOUR
FacebookTwitterLinkedin

Aurten Getxophoto Bilbora etorri da “Edontzi-azpikoen ibilbide” ekimenarekin, hiriburu bizkaitarreko zortzi tabernetan zehar egindako ibilbide originala, non Paolo Woods Getxoko ekitaldian parte hartzen duen argazkilariaren Pèpè serieko argazkiak, edontzi-azpiko formatoan, zirkulatzen duten.
Woodsek herritar haitiar erretratatzen ditu Estatu Batuetan inprimatutako mezu barregarriak erakusten dituzten kamisetakin jantzita eta horrela, ironia galdu gabe, Ipar eta Hegoalde arteko 50 urteko harremanak irudikiatuz. Ibilbide guztia eginez gero, bilduma osoa lor daiteke. Erakusketa bat ikusteko eta lana etxera eramateko beste modu bat da.
Getxophotok ibilbide hauek “Noiz” magazine kulturalarekin lankidetzan antolatu ditu. Biboko ibilbidean parte hartzen duten tabernak Bilb Zaharreko Bihotz, El Laterío, Dando la brasa, Marzana 16, Peso Neto eta Sarean; Abandoko Ambigú eta Erripa Kaiako Galipó dira.
Bere aldetik, Algortan Dando la Brasa, Jolas Aurre, Maggie’s Farm, Alkartetxe, The Piper’s Irish Pub, Bodeguilla Caza, Sustrai, Baster Taberna eta Etxetxu Berria dira.
Gainera, urriaren 1era arte, Ätakontu eta Rodillo bertako artistek ekoizpen mugatuko bi kamiseta ezberdin diseinatu dituzte Paolo Woodsen lana interpretatuz. Kamisetak zozketatuko dira eta parte hartu nahi duten lagunek pausu hauek jarraitu behar dituzte:
1. Zure edontzi-azpiaren argazki bat Instagramera igo.
2. #rutaposavasos hashtaga erabili
3. @atakontu edota @rodillografico etiketatu.
 

Buscador

Lege-oharraHarremanaDeskargakBeste webgune batzukBerriakEgutegia