Basquetour: Turismoaren Euskal Agentzia. Agencia Vasca de Turismo

Euskal Kostaldearen turismo eskaintza, La Rochellen

• “Saltillo”, EHU/UPVren eskola-ontzia Euskadiko urgaineko standa da itsas- turismoari buruzko Grand Pavois azokan. • Eusko Jaurlaritzak hitzordu honetan, Turismo, Merkataritza eta Kontsumo sailaren eta Ekonomiaren Garapena eta Azpiegitura sailaren eskutik parte hartzen du

2017/09/29 - BASQUETOUR
FacebookTwitterLinkedin

Eusko Jaurlaritzaren Turismo, Merkataritza eta Kontsumo sailak, Basquetourren bidez, Euskal Kostaldearen turismo eskaintza sustatzen dihardu egunotan Frantziako itsas-turismoaren hitzordu nagusian, La Rochelleko Grand Pavoisen. Eta hau, Euskadiko urgaineko standa bihurtu den “Saltillo” EHU/UPVren eskola-ontzian egiten ari du eta Ekonomiaren Garapenerako sailarekin, Euskadiko Kirol Portuak-EKP- eta Portuen zuzendaritzaren bidez.
Itsasontziak, Eusko Jaurlaritzaren Turismoak Euskal Kostaldearen eskaintza guztia, lurretik eta itsasotik, erakusteko gune bat dauka, baita Euskao Kostaldeko Museo Sariari buruzko informazioa eta datorren urtean Pasaian ospatuko den itsasontzien topaketari buruzkoa ere eta Euskadiko mapa orokorrak.
Astezkenean hasi zen Grand Pavoisek bere ateak igandera arte izango ditu irekita eta 80.000 lagun aurreikusten dira. 100.000 metro karratuko erakusketarekin, gai-gune ezberdinekin, 750 ontzirekin, 300 urgainean, nazioarteko 800 erakuslerekin….La Rochelleko azoka udazkeneko lehen itsas-erakustaldia da.
Beraz, hitzordu oso interesgarria euskal presentzia finkatzeko eta jomugaren itsas-kirolen eskaintza interesa duen publikoari zabaltzeko.
 

Buscador

Lege-oharraHarremanaDeskargakBeste webgune batzukBerriakEgutegia