Basquetour: Turismoaren Euskal Agentzia. Agencia Vasca de Turismo

50tik gora izan dira Euskadiko turismo-ostatuetarako “2017 Ecolabel” programaren aurkezpen-jardunaldian parte hartu dutenak

• Bilbon ospatutako jardunaldian etiketa ekologiko europarra ezartzeko irizpide berriak ezagutarazi dira.

2017/05/19 - BASQUETOUR
FacebookTwitterLinkedin

Turismo, Merkataritza eta Kontsumo sailak, Basquetour-en bidez, IHOBE eta EVE-rekin lankidetzan, “Ecolabel 2017” euskal turismo-ostatuetarako programa aurkeztu du gaur Bilbon.
Programa honek Euskadiko turismo-ostatuen artean ingurumenaren jasangarritasuna sustatu nahi du, energia berritzaileak erabiliz, ura eta energia aurreztuz eta hondakinak murriztuz, bertako ingurumena hobetzeko, CO2 isuriak ekiditzeko eta, ahal den neurrian, klima-aldaketa arinduz.
Aurten 30 turismo-ostaturi emango zaie laguntza, kanpinak eta turismo-ostatuetako zerbitzuak biltzen dituen “turismo-ostatu” deitura duten establezimenduentzat urtarrilean argitaratutako arau europar berria ezar dezaten. Aipatutako establezimenduei etiketa ekologikoa eman ahal izateko irizpide berrien artean establezimenduak urtero barneko ebaluazioa egitea, azpikontratatutako enpresei ingurumen neurriei buruzko formazioa eta informazioa ematea, energia berritzaileetatik lortutako argindarra kontratatzea, ISO 14001 edo EMAS kudeaketa-sistemak dituzten hornitzaileei lehentasuna ematea, iturri eta dutxen ur-emaria murriztea, solairu guztietan termoerregulazio mekanismoei lehentasuna ematea, sasoiko elikagaiak erabiltzea eta bertako hornitzaileak bilatzea daude.
Programak eskeiniko duen laguntza establezimenduari ingurumen-diagnosi baten, araudia ezartzeko bisitalditan eta auditoria prozesuan laguntza ematean datza.
Informazio-jardunaldian 50 lagun inguru bildu dira, besteak beste, “Ecolabel”-a duten enpresetako ordezkariak, aurtengo programan parte hartuko duten enpresa berrietakoak, Euskadiko turismo eskualde ezberdinetako teknikari-kudeatzaileak, lehiakortasun eta produktu-teknikariak eta Euskadiko nekazalturismo elkartea (NEKATUR).
Jardunaldi hau Turismo, Merkataritza eta Turismo sailaren estrategian zehaztutako jasangarritasunaren sustapenerako ardatsaren barnean dago, sektorea sensibilizatzeko, ingurumenari lotutako praktika egokiak partekatzeko eta jasangarritasun turistikoan sektore publikoa zein pribatuaren inplikazio handiagoa lortzeko.
Etiketa ekologiko europarra edo “Ecolabel”-a borondatezko egiaztagiria da, Europan onartua eta ingurumen-bikaintasuna suspertzeko helburua du. Turismo-produktu eta zerbitzuetan (ostatuak) ezartzen da eta Euskadin, egiaztagirien artean, gehien hazi denetarikoa da, arloko konpetentzia duen erakundea (Eusko Jaurlaritzaren Ingurumen sailordetza, Ihobe bere elkarte publikoaren bidez) eta Basquetour eta EVE erakunde publikoen arteko lankidetzari esker.
Euskadin 23 turismo-ostatuk dute ingurumen-egiaztagiria eta 2014tik Basquetour-en gainbegiradapean egiten dute. Euskadi egiaztagiria duten turismo-ostatu gehieneko elkarte autonomen artean dago.


 

Buscador

Lege-oharraHarremanaDeskargakBeste webgune batzukBerriakEgutegia